Abokatuak Auzitegi Nazionalean deklaratu du, "ETAko kartzelen frontea" deitu diotenarekin lotura egotzita. Irailean jakinaraziko diete epaiketaren data.
Epaiketa politikoak salatu zituzten atzo.
47 euskal herritar deklaratzera deitu ditu Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. “ETAko kartzelen frontea” deitu diotena osatzea leporatzen diete Herrira-ko, Jalgi Hadiko eta Etxerat-eko hainbat kideri, baita presoei babes legala eman dieten zenbait abokaturi ere. Zazpi eta hemeretzi urte arteko espetxe zigorra eskatzen dizkiete.
Tartean da Onintza Ostolaza abokatu oiartzuarra. Atzo deklaratu zuen Madrilen, eta arratsaldean, hamarnaka oiartzuarrek elkartasuna adierazi zioten Ostolaza zein gainontzeko auzipetuei. “Epaiketa politikoak” ere salatu zituzten kontzejupean. Duela minutu gutxi batzuk bukatu da deklarazio hartzea. “Tramite hutsa” bezala definitu du auzipetu batek atzo eta gaurko prozedura, eta irailean jakinaraziko diete noiz izango den epaiketa.