Mahai ingurua antolatu du Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok.
Galdeketaren aurkezpenean eskualdeko aurpegi ezagun ugarik bat egin zuten
Mahai ingurua antolatu du Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok. Erabakitze eskubidea sentsibilitate politiko ezberdinen ikuspuntutik aztertzea du helburu, eta horretarako mahaiaren bueltan jarriko ditu Paco alvarez Ezker Sozialista korronteko eleduna (PSE-EE), Luke Uribe-Etxebarria EAJko Eusko Legebiltzarkidea, Josetxo Arrieta Ahal Duguko senataria, eta Juanjo agirrezabala EH Bilduko Eusko Legebiltzarkidea.
Xabier Oleaga izango da moderatzailea hilaren 17an, 19:00etan Reina Aretoan.
Sinadura bilketa
Datorren urteko martxoaren 19rako Demoarsok deitu duen herri galdeketari begira sinadura bilketa egiten ari da bestalde, Gure Esku Dago. 2.000 sinadura bildu behar ditu guztira dinamikak Errenteria-Oreretan, eta horretarako zabalik izango du bulegoa (Maria de Lezo kalea, 7) egunero 18:30etik 20:00etara, ekainaren 3a arte.