Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Albaolak lankidetza hitzarmena sinatu du diputazioarekin

Proiektua kudeatzeko fundazio bat sortzeko aukera aztertzen ari dira erakundeak

olatz mitxelena
Pasaia
2016/05/12
aldundia, albaola,

Xabier Agote eta Denis Itxaso, gaur, hitzarmena sinatzen

Lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur bi aldeek San Juan baleontziaren erreplika eraikitzeko, “proiektuari egonkortasuna eman eta lehen mailako erakargarri turistikoa bihurtu dadin”. Kultura diputatu Denis Itxasok nabarmendu duenez, Albaolaren proiektua, egun, “Gipuzkoak Donostiatik kanpo duen eskaintza erakargarrienetako bat da, eta osoki bat dator aldundia garatzen ari den estrategia turistikoarekin”. Diputatu pasaitarraren arabera, “fluxu turistikoak orekatzen laguntzen du” Albaolaren proiektuak, “Donostiak erakarritako turismoa hartuz”. Horrez gian, galeoiak etorkizunean Pasaiako Badiaren eraldaketan rol garrantzitsu bat jo dezakeela sinetsita dago Itxaso. Aldundiak eta Albaolak gaur sinatu duten hitzarmenak Ondartxoko ontziolaren erabileraren lagapena eguneratu, berritu eta zabaldu beharra agerian utzi du, eta horretarako, Pasaiako Portuko Agintaritzaren laguntza eskatu dute bi aldeek. Izan ere, Kultura departamentuaren ustez, “azken urteetan proiektuak noraezean ibili behar izan du erakundeen babes jarraiturik izan ez duelako”. Egonkortasun hori lortzeko bidean, Denis Itxasok uste du, “fundazio publiko bat eraikitzea dela formularik egokiena, lurralde eta tokiko erakundeak bertan direla”. Fundazio horrek lan egitasmoak, urteko aurrekontuak eta egin beharreko ekintzak onartuko lituzke, “bateragarria izan daitezen proiektuaren erakargarritasun turistiko eta kultura eta antolakuntzaren segurtasun eta ziurtasuna”. Fundazioa eratzeko prozesuak, baina, luze jo dezake oraindik, eta horretara itxaron gabe aldundiak  Albaolari 200.000 euroko diru laguntza ematea erabaki du San Juan baleontziaren erreplika eraikitzeko eta proiektuak  oraintxe dituen beharrei erantzuteko. Gaur sinatu den hitzarmenaren arabera, Albaolak Ondartxoko Faktoriako guneen erabilera puntualak baimendu beharko ditu, bertan turismo sustapeneko edo ontzi ondareari buruzko ekimenak egiteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.