Antxoberfest Antxoko Garagardoaren VI. Festak atzo zabaldu zituen ateak. Gaur eta bihar hamarnaka ekitaldi egingo dituzte garagardoaren jaia laguntzeko.

Jende asko hurbildu zen atzo Gure Zumardiko karpara
Atzo arratsean zabaldu zituen Antxoberfest Antxoko Garagardoaren Festak, seigarrenez. Zabaldu eta berehala, jendea gogoz hasi zen feriak eskaintzen dituenak gozatzen: hainbat marka, kalitate eta jatorriko garagardoa edaten, eta jakiak dastatzen. Nola ez, hori guztia, musikarekin lagunduta. Gure Zumardiko karpa da jaiaren epizentroa.
Atzo zabaldu, baina
gaurko arratsaldea eta biharko egun osoa dira garagardoaren festaren unerik beroenak. Onena etortzeko dago beraz.
Honakoak atzoko hainbat argazki dira.