Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Asko dira, eta askoz gehiago izango dira

Errenteriako Burusoilen Elkarteak bere lehen eguna egingo du etzi. Bertako kide izateko baldintza ez da zaila asmatzea, baina, hala ere, eguneko ekitaldiak herritar orori zabalik daudela ziurtatu dute elkarteko buruek.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2016/05/13
burusoilak

Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda

Nafarroako Allo herria eta Errenteria-Orereta senidetuta daude. Ez ofizialki, ordea. Aurtendik, burusoilek senidetu dituzte bi herriak: Allon 2000. urtetik Burusoilen Elkartea eta euren eguna duten bezala, aurten, Errenteria-Orereta ez da gutxiago izango. Burusoilen Elkartea sortuta, etzi (igandea) Burusoilen Eguna egingo dute. Lehenengo ekitaldia da, eta ez da azkena izango, ziur. Txus Rodriguez da elkartearen presidentea. Hark Alloko festa ezagutzen zuen, eta errenteriarra izaki, herrira ekarri zuen elkargunea egiteko proposamena. Txentxo Muñoz egun elkartearen idazkari eta eledun denak hasieratik baiezkoa eman zion Rodriguezen proposamenari, elkartea sortu eta kide izateko ideiari. Muñozek bezala beste hainbatek esan zuten bai. Ideia zena, asanblada batean onetsi ondoren, ofizial bihurtu, eta erakundetu zen: Errenteriako Burusoilen Elkartea sortu zuten. Prozesu horren guztiaren hasiera iazko irailean dago. Ingeleseko akademia batean egiten dituzte bilkurak. Ordutik loditzen joan da bazkideen zerrenda, talde fundatzailea 50 kidekoa izateraino. Herrian eragile dira, eta besteak beste, Madalen Jaietako Jai Batzordean ekarpena egiten ari dira, edo Inauterien desfilean ere izan ziren —beste konpartsa baten partaide bezala—. Orori zabalik dago, gizon eta emakume, adineko, heldu eta gazte. Umorea, eta zergatik ez, harrotasun puntua besterik ez dira behar bertako partaide izateko. Noski, buruan ere ilerik ez da behar, askorik ez, behintzat. Ondo pasatu Txentxo Muñozek erraz laburbildu du zein den euren asmoa: «Ondo pasatu nahi dugu. Ez dugu giro txarrik edo horrelakorik nahi. Urtean zehar elkartuko garen egun horietan ondo pasatu nahi dugu, besterik ez». Burusoiltasunak gehienbat gizonak erasotzen ditu, baina Muñozek dio emakumeek ere badutela eurenean tokia, «tamalez, gehienetan, emakumeek gaixotasunagatik galtzen dute ilea. Guk aurrera urratsa egiteko eskatu nahi genieke, beti eurek nahiko balute. Laguntzeko gaude, gugana hurbil daitezke». Burusoil izateagatik ondo sentitzen ez direnei esan nahi diete hori gaindi dezatela, «asko gara, uste duguna baino askoz gehiago». Izan ere, Muñozek aitortu du «zer zetorren» ikusi zuenean hura ere saiatu zela erremedio bideak topatzen, «baina ilea ez erortzea ezinezkoa zela ikusi nuenean, utikan! esan nuen». Etziko eguna, M15a, sona handiko eguna izango dela ziur dago Muñoz, «kanpoko jendea eta dena etorriko da». Herrian babes zabala dute, adibidez, hainbat tabernaren laguntza dute, «eta gezurra badirudi ere, zenbait ile apaindegirena ere”. Elkartearen informazio gehiago izateko: Facebook helbidean edo webgunean. Igandeko egitaraua
  • 11:30ean. Prentsa agerraldia eta aurkezpena Gamon Zumardian.
  • 12:00etan. Herri poteoa musikarekin
  • 14:30ean. Bazkaria Irrintzin.
  • 17:00etan. I. Mus Txapelketa Batasuna elkartean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.