Asteartero elkarretaratzeak deitu dituzte Niessen sarreran Isolamendurik ez lemapean.
Goienetxearen lankideek elkarretaratzea egin zuten oreretarra atxilotu ostean
Xabier Goienetxea preso oreretarrak laugarren eguna bete du gaur gose greban. Fresnesko (Frantzian) espetxean dauden beste euskal presoekin batera Itziar Morenok bizi duen isolamendu egoera salatzeko ekin zion protestari pasa den asteartean. Isolamendu egoera amaitu arte gose grebarekin jarraituko dutela preso guztiek jakinarazi zuten.
Goienetxeari elkartasuna adierazteko eta isolamendu egoerarekin amaitzeko asteartero elkarretaratzeak deitu dituzte, bestalde,
Isolamendurik ez lelopean. Niessengo sarreran izango dira elkarrretaratzeak, datorren asteartean lehena (hilaren 17an) 19:30etan. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera euskal presoek bizi duten salbuespen egoerarekin amaitzeko.