Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Marisol Garmendiak lonjaren ikerketari ez diotela bidea itxi esan du Pasaiara egindako bisitan

Lurralde Antolaketako diputatua biziberritzerako egin diren azken lanak bisitatu ditu gaur goizean Izaskun Gomez alkateak lagunduta.

olatz mitxelena
Pasaia
2016/05/13
Araneder, Mari Sol Garmendia, Izaskun Gomez, Ibai Saavedra, biziberritzea

Marisol Garmendia eta Izaskun Gomez, Trintxerpeko Aranerederreko kirol pistetan, kirol teknikari Ibai Saavedrarekin

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketarako diputatu Marisol Garmendia Pasaian izan da gaur goizean, Izaskun Gomez alkateak lagunduta biziberritze prozesuaren barruan egin diren azken lanak bisitatzen. Trintxerpeko Aranederreko kirol pistetan izan dira lehenbizi, eta ondoren, Trintxerpeko Azokako igogailua eta Antxoko Luzuriagako aparkalekua bisitatzea programatuta zuten. Adierazpenak, baina, Aranederren egin dituzte. Gaur bisitatu dituzten lanak “potoloenak” ez izanagatik ere, biziberritze integralerako ” lehen pausu” bezala definitu ditu Garmendiak.  Helburua  biziberritze integrala dela nabarmen du diputatuak eta aldundia norabide horretan ari dela lanean adierazi du. Diputazioa, eskualdean, 1,7 milioi euro inbertitu dituela nabarmendu du Garmendiak, eta, oraingoz, inbertsioak “premiazko lanetan” inbertitzen ari direla zehaztu du, Errenterian, Lezon eta Pasaian. Izaskun Gomez alkateak, bere aldetik, egindako lanen garrantzia nabarmendu du, herritarren egunerokoan duten eraginarengatik, baina erakunde guztiei deia luzatu die “biziberritze urbanistikoa ez ezik, ekonomiko eta soziala” lortzeko lan egin dezaten. Aldundiaren laguntzaz udalak 14 obra egin dituela zehaztu du Gomezek. Aldundiari laguntza finantzarioa eskertu dio Pasaiako alkateak, eta bereziki eskertu du udalari proiektuak aukeratzeko orduan eman dion erabateko askatasuna, “bat ere inposiziorik gabe”. Lonjako aferan, gardentasuna Lonjaren lanetan ustezko sei delitu antzeman dituztela eta, Marisol Garmendiak esan du gaur Pasaian, “berak, Portuko Administrazio Kontseiluko kide gisa, ez duela horren berri ofizialik”. Diputazioak, Portuko Administrazio Kontseiluan “uneoro erabateko gardentasuna exijitu” duela defendatu du, eta ardurak eskatu dituztela esan, “ikerketari ateak itxi gabe”. Garmendiak gogoratu du Portuko Administrazio Kontseiluak aho batez adostu zuela Estatuko Portuetara jotzea auditoria eskatzeko. Zigor neurriak hartu direla esan du, eta txostenak eskatu dituztela, erabakien berme gisa. “Delitu zantzuak badira, justiziak bere bidea egin dezala”, eskatu du Garmendiak, eta aldundiak beti “argitasuna, takigrafoak eta ardura exijitzearen alde” egon dela goraipatu du. Lonjako aferari lotuta, gaur jakin da Estatuko Abokatuak dimisioa eman duela, Portu Agintaritzako buru Ricardo Peñak eskatutako informazio ez diola ematen argudiatuta.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.