Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Marisol Garmendiak lonjaren gaineko argibideak ematera agertu ez izana salatu du EH Bilduk

Lurralde antolaketako diputatuak bere agerraldia hilaren 25ean izango dela iragarri du gaur Pasaian.

olatz mitxelena
Pasaia
2016/05/13
Marisol Garmendia eta Izaskun Gomez

Lurralde antolaketako diputatu Marisol Garmendia eta Pasaiako alkate Izaskun Gomez, gaur goizean, Trintxerpen

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Pasaiako Portuko Agintaritzako lehendakari Ricardo Pen?aren eta aholkulari juridiko Macarena Olonaren agerraldiak antolatzea onartu dute gaur, Pasaiako lonjako gainkostuen inguruan azalpenak eman ditzaten. EH Bilduren proposamenez onartu dute bien agerraldia diputazioan, eta beste horrenbeste eskatu zion Marisol Garmendia diputatuari orain dela bi aste koalizio bertzaleak, portuko administrazio kontseiluko kide delako. Diputatua, baina, ez da agertu gaur argibideak ematera, eta EH Bilduk gogor kritikatu du agertu ez izana. “Fiskaltzak auzitegira jo duela jakin dugu, sei delituren zantzuak aurkitu baitu. Diputatuak, gainkostuak eta irregulartasunak ezagutu arren, ezkutatu egin zituen herritarren aurrean. Gainera, informazio guztia Fiskaltzaren esku jartzearen kontra bozkatu zuen. Gaur, berriro ere, ostrukarena egin du. Jarrera hau onartezina da”, salatu du Jon Albizu batzarkideak. Pasaian izan da gaur goizean Lurralde antolaketako diputatu Marisol Garmendia, Izaskun Gomez alkatearekin biziberritzearen barruko azken lanak bisitatzen. Hedabideetako galderei erantzunez bertan adierazi duenez, hilaren 25ean du agerraldia, 09:00etan, EH Bilduren eskariz. “Irregulartasun oso larriak” EH Bilduko ordezkariaren esanetan, “oso larriak” dira lonjako obretan agertu diren irregulartasunak. Sei delituren zantzuak daude Fiskaltzaren aurrean jarritako salaketaren oinarrian: “prebarikatzea, diru publikoa oker erabiltzea, agiriak faltsutzea, iruzur egitea, eroskerian aritzea eta ordainarazpen ilegalak egitea”. Horiez gain, Pasaiako portuko lonjako obrek 7 milioi euroko gainkostua daramatela salatu du EH Bilduk, “aurrekontuan zehaztutako gastua baino %46 handiagoa”. “Ustezko delitu larri horien aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak duen jarrera iluna onartezina” dela uste du koalizio abertzaleak eta e”erakunde publiko batean delitu zantzuak antzeman bezain pronto, informazio guztia herritarren, alderdi politikoen eta epaitegien esku” jarri behar dela defenditu du. Foru Gobernuak, gorabeheren berri ez eman izana deitoratu dute, “eta ez hori bakarrik, Marisol Garmendiak informazioa Fiskaltzara eramatearen kontra bozkatu zuen”, salatu du EH Bilduk.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.