Preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko bazkaria egingo dute
Txartelak Landare tabernan eros daitezke.
Euskal preso eta iheslariak etxera lemapean bazkaria antolatu du Oreretako ezker abertzaleak. Egiluze Sagardotegian izango da bazkari hori hilaren 28an. Sarrerak salgai daude jada Landare tabernan, 26 euroan helduentzat eta16 euroan haurrentzat. 14:00etan izango da bazkaria eta autobus zerbitzua izango da Egiluzera joan eta etortzeko.