Hala eskatu diola Eneko Anduezari, alderdi sozialistaren Batzar nagusietako eledunari jakinarazi du Rodriguezek.
Andueza eta Rodriguez
San Markoko transferentzia gunea ahalik eta azkarren itxi eta Zubietara eramatea eskatu du Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistako bozeramaileak. Hala eskatu diola Eneko Anduezari, alderdi sozialistaren Batzar nagusietako eledunari jakinarazi du Rodriguezek, eta Batzar Nagusietan ere gaia lantzeko eskatu diola gaineratu du. Arazoari ahalik eta azkarren irtenbidea emateko errauste planta ahalik eta azkarren eraikitzeko ere eskatu du Rodriguezek.
Asteazkenean izan zen Andueza Errenteria-Oreretan, eta transferentzia gunearen gaineko eskaeraz gain, Zaharren Egoitzaren aldundiko Kabia proiektura trasladatzeko kudeaketa azkarra eta zuzena eskatu zion eta baita Donostialdeko Tranbiaren ibilbidea lurrazpikoa egitea: “Errenteriak asko irabaziko lukeelako neurri horrekin”.