Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Saretuz, eskutik eskura, Errigoraren kontserbekin

Saretuz proiektuak Errigorako kontserbak saltzeari ekin dio. Niessen elkartean egin dute kanpainaren aurkezpena.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2016/05/13
saretuz.errigora.taldea

Atzoko aurkezpenaren talde argazkia

Errigorako oliba olioaren kanpaina arrakastatsuaren ondotik, Saretuz proiektuak Errigorako kontserbak saltzeko lanari ekin dio. Atzo aurkeztu zuten kanpaina Niessen elkartean. Hala, Eskutik eskura Errigora izenburupean, horrelakoak erosteak zein garrantzia duen nabarmendu dute proiektuko kideek: Nafarroa hegoaldeko ekoizleak laguntzen dira, bertan euskalgintzaren alde lanean ari direnen alde egiten da, eta aldi berean, Euskal Herriko elikadura burujabetzaren aldeko ariketa egiten da. Noski, kalitatezko produktuekin. Horiek nola eskuratu azaltzeko eskuorriak jarriko dituzte Batzokian, Landaren, Amatxin, Xeran, Zuketzen, Arkaitzan eta Aralarren. Beste hainbat modutara ere eskatu ahal izango dira kontserbak, adibidez, Saretuz-ekin harremanetan jarriz. Kanpaina maiatzean zehar egingo dute egitasmoko kideek. Batetik, zuzenean salduko dituzte kontserben loteak. Bestetik, Errigoaren produktuak jendartean ezagutarazteko hainbat iniziatiba bultzatuko dituzte, tartean pintxo poteak: herriko tabernei Errigorako produktuak eskainiko dizkiete, eta haiek, nahi dutenean, pintxoak egingo dituzte prezio merkean saltzeko produktu horiekin. Ez hori bakarrik. Saretuzek Ipar Euskal Herriko hainbat ikastolarekin  duen harreman eta elkarlanari esker, bertan ere salduko dituzte Errigoraren produktuak. Zehazki, honakoak dira Eskutik eskura Errigora kanpaina berriaren barruan dauden produktuak:
  • Zainzurien 12 latarekin kaxa, 41 euroan
  • Potxen 12 ontzirekin kaxa, 25 euroan.
  • Orburuen 12 poterekin kaxa, 44 euroan.
  • Barazki menestrako 12 ontzirekin kaxa, 39 euroan.
  • Pikillo piperren 12 ontzirekin kaxa, 32 euroan.
  • Hainbat barazki kremarekin 12 ontziko kaxa, 24 euroan.
  • Tomate frijitu 12 potoko kaxa, 15 euroan.
Niessen elkarteari aitortza
saretuz.errigora.niessen

Saretuzek oroigarria eman zion Niesseni

Atzoko aurkezpena Niessen elkartean egin zuten. Izan ere, Niessen elkarteak (Gau Txori elkarteak bezala), urte osorako Errigoaren oliba olioa hartzeko konpromisoa hartu du, horrela, bertako ekoizleak eta euskalgintza lagunduz. Horregatik, Saretuz-eko ordezkariek oroigarria eman zieten Biteri kaleko elkarteko kideei, esker on keinu modura.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.