EAJren proposamena TAO sistema duten herriko eremu guztietara zabaltzea proposatzen duela azaldu du, "TAO txartelaren garestitzerik gabe".
Bertakoek soilik erabiltzeko plazak gordetzeko TAO eremuetan eskatu dio EAJk udalari. Errenteriarrek aparkatzeko arazo handiak dituztela ikusita egin duela eskaera esan du alderdi jeltzaleak, “bizilagun askoren eskaera aintzat hartuta egin dugu proposamena, lanetik irten ondoren, etxera itzultzean benetako araozak baitituzte aparkatzeko”. Helburua, bertakoei aparkatzea erraztea dela gaineratu du. Auto kopuruak gora egin duen bezala, aparkaleku kopurua murriztu egin dela esan du Manu Franco zinegotziak, eta horren harira TAO zerbitzua “birplanteatzea” eskatu du, “bertakoen” figura txertatuz.
EAJren proposamena TAO sistema duten herriko eremu guztietara zabaltzea proposatzen duela azaldu du, “TAO txartelaren garestitzerik gabe”.