Gazte Mailako Gipuzkoako aurreskulari txapelketan 24 dantzarik hartuko dute parte larunbatean.
Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa aurreko edizio batean
Larunbatean Gazte Mailako XXX. Gipuzkoako Aurreskulari Txapelketako finala jokatuko dute, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean Erein elkartearen eskutik eta Errenteriako Udalaren eta Euskal Herriko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin. 24 dantzarik hartuko dute parte finalean, azken hilabeteetan finalera heltzeko hainbat herritan kanporaketak egin ostean.
Bi kategoriatan lehiatuko dira dantzariak: A taldean 7 eta 11 urte artekoak ariko dira, eta B taldean, berriz, 12 eta 15 urte artekoak eta Baiona, Lezo, Azkoitia, Elgoibar, Etxarri aranz, Altsasu, Ibarra, Donostia, Zordia, Billabona, Hernani eta Oiartzundik helduko dira.
Ekitaldian zehar, eta epaimahaiak erabakia hartzen duen bitartean Errenteria Musikaleko dantzariek emanaldia egingo dute antoaltzaileek jakinarazi dutenez. Sarrera doakoa da, eta herritar guztiak animatu dituzte bertaratzera.