BTT Opena, San Pedroko irteeran
Trintxerpe Klub Atletikoak antolatuta, Pasaia Herria BTT Open Euskadi jokatuko dute larunbatean San Pedron. Ligako proba da, irekia eta puntuagarria, Euskadiko Ireki bakarkakoa (XCO).
Zirkuituak 5,34 km ditu, eta irteera San Pedroko pilotalekuan izango da, 16:30ean; helmuga, berriz, Platako Farolan. Dutxak San Pedroko udal pilotalekuan izango dira, eta sari-ematea frontoian.
Izena emateko hiru aukera daude: udal pilotalekuan, probaren egun berean;
internetez, edota
posta elektronikoz.
Ibilbidea
Urtero bezala, zirkuitua balizatua egongo da 24 ordu lehenagotik; beraz, ostiralean, 12:00etatik aurrera irekiko dute eta hala egongo da larunbatera arte; 12:00etan itxiko dute, aurrez lan-saioak egin ahal izateko eta zirkuitua ezagutu ahal izateko. Edonola ere, proba ofizialaren aurretik ez da anbulantziarik egongo eta lasterketa hasi arte, txirrindulariak berak egin beharko die aurre izan ditzakeen ezbeharrei.
Lasterketako ibilbidea egunean bertan balizatuko dute.
Sari banaketa
Zazpi kategorietan lehiatzeko aukera izango da: Kadete, Junior, Emakumeak, beteranoak, M 30, 23 urte azpikoak, eta elitea.
Bakarka, kategoria bakoitzeko hiru aurrenekoek jasoko dute saria. Kategoria guztiak bukatutakoan banatuko dituzte sariak, horretarako San Pedroko udal pilotalekuan prestatuko den ekitaldian.