3.000 euroko laguntza Ekuadorri
Errenteriako Udalak 3.000 euroko laguntza eman dio Ekuadorri lurrikararen ondorioz bizi duen larrialdi egoerari aurre egiten laguntzeko. Save The Children fundazioari eman dio dirua udalak, bozeramaileen batzordean horrela onartu eta gero.
Diru laguntza horren bidez, haur gazte eta beren familiak laguntzeko erosketak egingo dituzte, besteak beste, etxerako produktuak. Haurrei jolas egiteko gune seguruak, ur edangarria edota eskolara joateko aukera eskainiko diete gunerik astindu eta txiroenean, Chamangako zonaldean. Fundazioaren helburua 750.000 dolar biltzea da. Giza larrialdi egoerak laguntzeko Errenteriako Udalaren Kultur aniztasuna, garapenerako Lankidetza eta giza eskubideen ataletik eman diote diru laguntza fundazioari.