Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkartasunerako arrozek munduko usainez beteko dute Zumardia

Kulturartekotasunaren aldeko apustua dela festa esan dute antolatzaileek: "Kultura eta pertsonen arteko aniztasunak dakarren aberastasunaren onarpena, eta bizi baldintzak hobetzeko eskaera".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/05/19
Munduko arrozen bosgarren aldia aurkeztu dute.

Munduko arrozen bosgarren aldia aurkeztu dute.

Munduko Arrozen bosgarren edizioa antolatu du Errenteria-Oreretako SOS Arrazakeriak. Festa eta aldarrikapena uztartzen dituen iniziatiban, 10 herrialdetako ordezkarik eta udalerriko  bost elkartek hartuko dute parte igandean. Atzo egin zuten aurkezpena Edurne Agirregomezkortak, Maite Berradrek, Gerar Carrerek, Maria Izquierdok eta Mikel Carcedok, eta azaldu zutenez, Europako mugak ireki zain diren errefuxiatuei zuzenduta dago aurtengo edizioa. Kulturartekotasunaren aldeko apustua dela festa esan dute antolatzaileek: “Kultura eta pertsonen arteko aniztasunak dakarren aberastasunaren onarpena, eta bizi baldintzak hobetzeko eskaera”. Aldarrikapen horiek egun zentzu guztia dutela gaineratu dute, “batik bat Europaren asilo politika lotsagarriak errefuxiatuen egoeran sortu dituen ondorioak kontuan hartuta”. Askotariko jatorria duten pertsonen talde ezberdinek, migratzaile izan ala ez, leku berean sukaldatuko dute arroza. “Arrozak batzen gaituena  adierazten du, eta hori sukaldatzeko modu ezberdinak berriz, aberasten gaituen aniztasuna”, esan du Agirregomezkortak. Musika, dastaketak eta haurrentzako jolasak Festa 11:00etan hasiko da eta 15:00ak arte musika, bertsolariak, argazki erakusketa, informaziorako postua eta arrozen dastaketa egingo dituzte. Maroko, Pakistan, Senegal, Nigeria, Cabo Verde, Dominikar Errepublika, Venezuela, Sahara, Nepal eta Nikaraguako ordezkariak izango dira arrozak prestatzen Zumardian. Beraiekin batera berriz, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, Kolore Guztiak, Aljarafe, Pasai Donibaneko Yola eta Batasuna elkarteak arituko dira. “11:00etan hasiko dira parte hartzaileak arrozak prestatzen eta ordu erdi beranduago haur jolasak izango dira karpan”, esan du Agirregomezkortak. Goizean zehar, gainera,  te dastaketa ere antolatu dute. Sukaldatu bitartean berriz munduko musika entzuteko aukera izango da. Elkartasun irudiak, Donostiako SOS Arrazakeriako bi kideek egindako argazki bilduma publiko egingo dute bestalde, “Errenteriako bizilagunak azaltzen dira argazki horietan eta errefuxiatuen krisiari erantzun eta haiek laguntzeko prest dagoen jendearekin egindako bilduma da”, azaldu du SOS  Arrazakeriako kideak. Publiko egin dira argazki horiek, eta Errenterian lehenengoz egingo dute erakusketa.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.