Datorren asteartean, hilak 24, bilera irekia egingo du koalizioak eta proiektuan parte hartu nahi duten guztiak bertaratzera deitu dituzte Nagore Basurtok eta Ana Buenok

Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren agerraldia
Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak bidea hasi du Errenteria-Oreretan Espainiako Gorteetako hauteskundeei begira. Horren harira agerraldia egin dute gaur koalizioaren oinarriak aurkeztu eta deialdia egiteko. Izan ere, datorren asteartean, hilak 24, bilera irekia egingo du koalizioak eta proiektuan parte hartu nahi duten guztiak bertaratzera deitu dituzte Nagore Basurtok eta Ana Buenok, “guztion artean erabaki dezagun hurrengo hauteskunde kanpainan zein ekintza burutu”.
Bilera 19:00etan egingo du Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak Reina Aretoan.
Presazkoa dela etorkizun berri bat eraikitzeko gai den gobernua lortzea esan du Buenok, eta besteak beste prekarietatea, kanpora joan behar izan duten gazteak, etxe kaleratzeak, jubilatuak eta herrien erabakitzeko eskubidea ere aipatu ditu, “horien guztien alde lan egiteko abiatu dugu Elkarrekin Ahal Dugu”.