Aniztasuna herriaren DNAn dagoela adierazi zuten atzo adin guztietako errenteriarrek, 11 Kolore martxarekin.
Martxaren hasiera, Iztietako Diputazio plazan
Atzo, ostirala (hilak 20), 11 Kolore martxa egin zuten Errenteria-Oreretan, Iztieta auzotik erdialderainoko bidea egin zuen herritarrez beteriko ekintza koloretsuak, arrazak, kulturak eta ohiturak elkar aberasteko direla adierazteko. 11 Kolore.
Haurrek, helduek, adinekoek… Denek zeramaten kareta, musika tresnaren bat, edo irribarrea. Kolorea nagusi. Behin Gamon Zumardira iritsita,
Atanbora doinua abestu eta dantzatu zuten partaideek, elkarrekin. Perkusio hotsek herritik kanpora atera zuten berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko mezua.
Ondokoak atzoko hainbat irudi dira.