Atzo zeharkatu zituen Bidasoa eta Oarsoaldea Txirrinka bizikleta martxak.
Txirrinkaren zain, atzo, Irunen
Atzo pasatu zen Txirrinka bizikleta martxa Bidasotik lehenik eta Oarsoaldetik, arratsaldez, pasatu zen atzo (hilak 20, ostirala). Euskal Herriko lau puntutatik hasi den martxa (Bergaran elkartuko dira laurak bihar) lurraren defentsan jarduteko eta “egitasmo txikitzaileak” bazter ditzatela eskatzeko da.
Hendaiatik iritsi zen atzo Bidasora Txirrinka. Irungo Santiago zubian zain zituen Oarso Bidasoko lehen martxazaleak, kamiseta berde eta guzti. Handik abiatu eta Irun zeharkatu ondoren (lekuko aldaketak egiten ari dira, hainbat eragile ari dira horiek hartzen), Oarsoaldera iritsi, zeharkatu, eta Donostiarako bidea hartu zuen. Han bukatu zuen lehen eguna martxak.
Gaur Donostiatik abiatuko da. Gipuzkoako herri asko zeharkatu ondoren, Goierri aldean hartuko du osatu iniziatibak, bihar azken etapari ekiteko.