Antxoko jai batzordeak laguntzaileak behar ditu
Sanferminetako Iñude eta Artzaien desfilean laguntzeko boluntario bila ari dira
Gero eta gutxiago falta da sanferminetarako eta data hurbildu ahala biderkatzen doa jai batzordearen lanaren zama. Besteak beste, Iñude eta artzaien desfilearen antolakuntzan laguntzeko prest dauden lagunak behar dituzte, eta deialdia luzatu dute, boluntarioa izateko prest dagoenak jai batzordearekin harremanetan jar dadin.
Internetez eman behar da izena, posta elektronikora mezua igorrita, boluntarioaren izen-abizenak eta telefono zenbakia jarrita.
