Errauste plantak osasunean dituen ondorioak salatzea du helburu, eta igandean Donostian errauste plantaren aurka egingo duten giza katean parte hartzera deitzea herritarrak.
Lezon ONdo Ai Gearen aldekoak, plazan, herri argazkian
Lezon Ondo Ai Gea taldeak giza katea egingo du ostiralean Lezoko anbulatoriotik Gurutze Santuaren plazaraino. Errauste plantak osasunean dituen ondorioak salatzea du helburu, eta igandean Donostian errauste plantaren aurka egingo duten giza katean parte hartzera deitzea herritarrak. 18:30ean egingo dute giza katea. Oarsoaldeko bizilagunei, eta horrenbestez lezoarrei, Onkologikotik Medikuntza Fakultatera doan zatia osatzea egokitu zaie Erreusketaren Aurkako Mugimenduak Donostian egingo duen giza katean, medikuekin batera. Horren harira, Lezoko plataformak herritar guztiak deitu ditu ostiraleko giza katean, zein igandekoan parte hartzera.