Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erabilera da gakoa

Hileko lehen ostegunetan toka eta noka aritzeko hitzordua egin dute 20:00etan Arkaitza tabernan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/05/24
Intzank nirekin hika

Intzank nirekin hika mezua duten txapak atera ditu AEK-k udalarekin elkarlanean

Hitano ikastaroa amaitu berri du Xenpelar AEK-k, eta orain moldeari arnasguneak zabaldu nahi dizkio. “Hitanoan ere, erabilera baita gakoa”, esan  du Borja Arbelaitzek, AEK-ko kide eta Hitano ikastaroan irakasle izan denak. Horren harira,  Intzank nirekin hika mezua duten txapak atera ditu Errenteriako Udalarekin elkarlanean euskaltegiak, “hala nahi duenak, gurekin hika aritzea duela adierazteko”. Garazi Lopez Etxezarreta Euskara zinegotziak esan du geroz eta zonalde gehiagotan egiten ari direla hitanoa berreskuratzeko saiakerak, galtzen ari den erregistroa sustatzeko eta berpizteko: “Udalak egoki ikusi zuen proposamena, ikastaroa egin dute, orain nahi dute jendeak jakin dezala ‘hi nirekin hika’ egitea duzu”. Hamar ikasle aritu dira ikastaroan, adin guztietakoak Arbelaitzek zehaztu duenez ,”eta gustura aritu dira”. Ikastaroan Mintza hadi lagun, Mara Mara elkarteak publikatu zuen metodoa baliatu dute Xenpelar AEK-koek. Tarte bat eman diote, gainera, inguruko hitanoari, “batez ere Oiartzungo erregistroari erreparatu diogu”. Orain ikastaroa amaituta, lanketari segida eman nahi diote, eta horretarako Mintzalaguna egitasmoaren barruan hitanoari begirako adar bat sortu dutela azaldu du Arbelaitzek. Hilabete bakoitzeko lehen ostegunean elkartuko dira horretarako, 20:00etan, Arkaitza tabernan. Poteoa egingo dute toka eta noka aritzen  diren bitartean. Ikastaroan aritutakoak bilduko dira, baina iniziatibak ateak zabalik dituela gaineratu, eta jendea parte hartzera animatu dute. 100 txapa atera dituzte guztira, eta hika aritu nahi dutenek udaleko euskara zerbitzuan edo AEK-n jaso dezakete, eta baita hileko lehen osteguneko hitzorduan ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.