[Bideoa] Itsas Mendiren txistulari taldeak kontzertua eskainiko du igandean
45. urteurrena ospatzen du aurten Donibaneko Txistulari Taldeak
Musika jardunaldiak ospatzen ari dira Pasai Donibanen, Itsas Mendi Txistulari Taldeak antolatuta, eta asteburu honetan, besteak beste, antolatzaileen txanda izango da. Igandean, 13:00etan, kontzertua eskainiko dute, urtero legez, Santiago plazan. 45. urteurrena ospatzen ari da aurten Itsas Mendi Txistulari Taldea, eta hobekien dakitena egiten ospatu nahi dute urtemuga herritarrekin.
Txistularien kontzertua, baina, ez da asteburuan izango den bakarra. Ostiralean, Sutargi Abesbatzak abestuko du San Joan Bataiatzailearen elizan, eta larunbatean, Leioa Kantika Koralak, toki berean. Bi kontzertuak 20:15ean hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.
Bideoan, lehengo ostiraleko kontzertuaren zati bat, Pasaia Txiki abesbatzaren eskutik.
