Babes Zibileko boluntarioak omentzea proposatu du alderdi sozialistak
Madalen Jaietan Babes Zibilean lanean ari diren boluntarioak omentzea proposatu du Euskal Sozialistak taldeak: “Uste dugu beharrezko baldintza guztiak betetzen dituztela, boluntarioak dira, ez dute irabazteko asmorik eta gure komunitatearen alde lanean ari dira beti”. Babes Zibila Errenteria-Oreretan 1990eko hamarkadan sortu zela ekarri du gogora alderdi sozialistak, “ordutik egunerokoan dago presente gure herrian, udalak zein beste eragile askok antolatutako ekintzetan laguntzeko prest”.
Errenteriatik kanpo ere aritu da talde hori laguntzen, eta horren adibide jarri dituzte sozialistek
Prestige ontziaren istripua 2002. urtean, Galizian 2006an izan ziren sute larriak, edota Tuteran 2003. urtean izandako uholdeak.