Alkartasunako dantzariak, kultur hamabostaldian
Azken urtetan bezala, aurten ere, barrutiko eragilerekin elkarlanean antolatu du Alkartasuna Dantza Taldeak kultur hamabostaldiaren egitaraua. Aurten, Basari elkartea, Harremantxo, AEK, Kontsumo Taldea, Topagunea, Kamio, Mimos eta Dani tabernek parte hartu dute antolakuntzan.
Egitaraua:
Hilak 27, ostirala:
- 24:00: Mimos tabernan, Gorka Aginagalderen bakarrizketa.
Hilak 28, larunbata:
- 20:00: Gure Zumardian, Alkartasuna Dantza Taldearen emanaldia. Nafarroan barrena.
Hilak 29, igandea:
- 12:00: zumardian, Alkar Txikiren emanaldia.
Hilak, 30ean eta Ekainaren 1, 7 eta 9an
- 19:30: Azokan, plaza dantza ikastaroa.
Hilak 31, asteartea:
- 19:30: Irrintzi tailerra, azokan.
Ekainak 2, ostegunean:
- 19:00: Labore, bertakoa jan. Zumardian dastaketa.
Ekainak 4, larunbata:
- 18:00: Zumardian, XXIII. Sagardo Jaia.
Ekainak 6, astelehena:
- 19:30: Zumardian, Topaguneak antolatuta, sanferminetarako azken eskailera. Gunearen apainketa.
Ekainak 8, asteazkena
- 19:30: zumardian, Mintzodromoa.
Ekainak 9, osteguna
- 17:00: Azokan, Ttuti frutti tailerra.
Ekainak 10, ostirala
- 17:30: azokatik aauta, Tutti Frutti txaranga.
Ekainak 10, ostirala:
- 20:00: Dani tabernan, Koxka taldearen kontzertua.
Ekainak 11, larunbata:
Azken festa
- 12:30: Kamion, Bermutekea.
- 14:30: erromeria, zumardian, baserritarrez jantzita. Txartelak ohiko tokietan. Ondoren, kamio tabernan, Mikrofono irekia.