Hainbat herrialdetako ipuinak Lezora iritsiko dira bihar (hilak 26, osteguna). Euskal Herriko, Kamerungo, Benineko eta Kolonbiako kontalariak izango dira Institutuan eta liburutegian.
Agnes Agbotonen benindarra Lezon izango da.
Bihar (osteguna, hilak 26) munduko ipuin eta kondairak Lezora iritsiko dira, Institutura eta Andreone liburutegira zehazki. Kultura aniztasuna bor-bor egongo da, beraz, herrian, hizlari bakoitzak bere nortasun propiotik bere herrialdeko istorioak herrira ekarriko dituelako.
Lehen kontakizunak Lezo Institutuan egingo dituzte. Horrela, 14:30ean hasita, Samuel Mountoumnjouen kamerundarrak, Agnes Agbotonen benindarrak, eta Alekosen kolonbiarrak euren herrialdetako kulturaren zati bat ekarriko dute.
Arratsaldean, 17:30ean, Andreonera joango dira ipuin kontalariak. Zehazki, Samuel Mountoumnjouen eta Maider Galartza ariko dira kontu kontari.
Herritarrei animatzeko eskatu diete, “kontakizun ezin hobeak entzuteko parada izango da”.