Errenteriako Udalak 2.500.000 euroko soberakina izan du. Diru horren zatirik handiena, enplegua sustatzera, herritarren bizi kalitatea mantentzera, eta auzoak hobetzera bideratuko du.
Basurto, Mendoza eta Txasko gaurko agerraldian
Errenteriako Udalak 2.500.000 euroko soberakina izan du. Diru horren zatirik handiena, enplegua sustatzera, herritarren bizi kalitatea mantentzera, eta auzoak hobetzera bideratuko du. Hala jakinarazi du Julen Mendoza alkateak, Jon Txasko Ogasun Zinegotziarekin eta Nagore Basurto Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak azpisaileko zinegotziarekin batera egin duen agerraldian.
Soberakin hori egindako finantza kudeaketa egokiak ahalbideratu duela esan du Mendozak, eta horrenbestez, urte hasieran erantzun ezin izan dituzten proiektuei ekiteko baliatuko dutela gaineratu du: “Jarduera ekonomikoa bultzatu eta enplegua sortzeko, gizarte laguntzetarako, bizitza kalitatea hobetzeko, eta kudeaketa gardena eta eraginkorraren aldeko apustuarekin jarraitzeko dira proiektuak”.
Enplegua eta jarduera ekonomia bultzatze aldera 400.000 euro inbertituko dituela udalak azaldu du alkateak: “Krisiaren Aurkako Planaren aldeko apustuarekin jarrituko dugu eta 140.000 euro gehiago inbertituko ditugu merkataritza indarberritzeko, bai lokalak alokatzeko, bai jarduera berriak eta berritzaileak sustatzeko”. Ekintzailetza eta enpresa eredu berriak lagundu eta enplegua sustatzeko berriz 200.000 euroko inbertsioa egingo du udalak Torrekuan hasitako ekintzailetza kooperatibo elkarlaneko poloa proiektuarekin jarraitzeko. Aurtengo aurrekontuan 500.000 euroko diru zatia eman zion udalak Enplegu Planei, eta horiei batu behar zaizkio orain inbertituko dituen beste 400.000 euroak.
Gizarte babesa, lehentasun
Diru soberakinaren beste zati bat Gizarte Larriealdietarako Laguntzetara bideratuko du udalak, 160.000 euro.”Aurretik 800.000 euroko diru zatia bideratua genuen, eta naiz eta Eusko Jaurlaritzaren eskumena izan, berak bideratzen duen diru kopurua ez denez nahikoa Errenterian dauden beharrak asetzeko, udalak hartzen du bere gain”.
Soberakinaren kopururik handiena Bizitza kalitatea hobetzera bideratuko dute, 1,9 miloi euro guztira. horren barruan auzoak hobetzea, ingurumena, kultura, kirolak edo musika patronatua sartzen dira. Auzoak hobetzeko 1,5 miloi euroko inbertsioa egingo duela udalak azaldu du Mendozak, eta besteak beste, Lartzabal ingurua berrurbanizatu, Iztietan ibairako irisgarritasuna hobetzeko ontziralekua egin, Pontikako Barandiaran parkerako proiektua egin eta auzo guztietan komun publikoak jarriko ditu udalak, besteak beste. Auzoetan irisgarritasuna hoebtzeko diru zati bat ere bideratu du udalak.
Kudeaketa eta gardentasunaren aldeko apustuarekin jarraitzeko Kudeaketarako Helburuak eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzurako 40.000 euroko inebrtsioa egingo du. Arreta zerbitzua 2018ko urtarrilaren 1ean martxan nai dutela esan du Mendozak.
Inbertsioak atalez atal
Enplegua sortu eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko
- Merkataritza indarberritzeko: 140.000 euro gehiago
- Ekintzailetza sustatzeko: 200.000 euro gehiago
Gizarte babesa
- Gizarte Larrialdietarako laguntzak: 160.000 euro gehiago
Bizitza kalitatea hobetzeko
- Lartzabal berrurbanizatzeko: 100.000 euro
- Iztietan ontziralekua egin: 80.000 euro
- Pontikan Barandiaran parkerako proiektua egin: 40.000 euro
- Auzo guztietan komun publikoak jarri: 70.000 euro
- Auzoetan irisgarritasuna hobetu: 100.000 euro
Kudeaketa eta gardentasuna
- Kudeaketarako Helburuak eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: 40.000 euro