Lonja barrualdeko obrak geldirik badaude ere, estaldurako urbanizatze lanekin hasteko aukera dagoela nabarmendu du Oterminek
San Pedroko arrandegiaren goialdea herritarrei zabalik egongo dela gogorarazi du udalak
Pasaiako Udaleko Hirigintza zinegotzi Nahikari Oterminen arabera, «urbanizatze lanak ez dira
egun lonjaren inguruan sortu diren gertakariengatik baldintzatuta egongo».
Hori dela eta, herritarrei lasaitasun mezua helarazi nahi izan die zinegotzi jeltzaleak, «lonja barrualdeko obrak geldirik eta amaitu gabe badaude ere, estaldurako urbanizatze lanekin hasteko aukera dagoela» nabarmenduta. Zentzu horretan, udala; lanak «aurten bertan hasi daitezen» lanean ari dela iragarri du.
Oterminek aurreratu du, lonjaren estaldura «itsasora bistak izango dituen terraza» izango dela, «berdeguneekin, jolas parke batekin eta hainbat eserleku izango dituen pasealekuarekin.