Ilundain bertan izango da, gainera, filma aurkeztu eta ondorengo solasaldia egiteko.
B filmaren irudi bat.
Ozzinema Zineklubak ostegunean egingo du hurrengo emanaldia. David Ilundain zuzendariaren
B filma eramango dute Niessen zinemetako pantailetara. Ilundain bertan izango da, gainera, filma aurkeztu eta ondorengo solasaldia egiteko. “Uste dugu solasaldi politiko interesgarria izango dela” esan dute Ozzinemako kideek.
Espetxetik atera eta EspainiakoAuzitegi Nazionalera eraman zuten PPko diruzaina zen Luis Barcenas 2013ko uztailaren 15ean. Barcenas paperekin harreman guztia ukatu zuen ordurarte, baina hemezortzi egun espetxean igaro ondoren, bere deklarazioa aladatu egin zuen. Ilundainen filmak, egun hartan epaitegiko aretoan gertatu zena bildu du.
Emanaldia 19:30ean hasiko da eta 4 euro balio ditu sarrerak.