Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Donibane Eskubaloiak igoera lortu du

Elgoibarren kontra irabazi zuten arrosek, penaltietan.

olatz mitxelena
Pasaia
2016/05/30
Donibane eskubaloia

Igoera Fasean primerako giroa izan dute jokalari gipuzkoarrek; argazkian eibartar eta elgoibartarrak, sanjuandarrekin batera.

Donibane Eskubaloiak Bigarren Nazional Mailan jokatu dezake datorren denboraldian. Atzo jokatu zuten finala arrosek, Muskizen kontra, eta 25-20 galdu zuten. Igoera, ordea, larunbateko partidan erdietsi zuten, Elgoibarren kontrako partidan, Muskizen bertan.  Partida oso lehiatua izan zen (25-25), eta penaltietan erabaki zen, arrosen alde.  

Jesus Pino (entrenatzailea): “Datozen egunotan erabakiko dugu Bigarren Nazional Mailan jokatuko dugun”

Asteburuan igoera jokoan zenuten, eta baita lortu ere. Pozik, ezta? Bai, balorazio oso positiboa egiten dugu, batez ere guretzako kristoren esperientzia polita izan delako. Muskizera joan gara denak, txapeldunak izanda. Joan den urtean ezin izan genuen Igoera Fasea jokatu, Pasaiako talderik ez genuelako, eta aurten, Ereintzarekin egin dugun elkarlanari esker, jolasteko aukera izan dugu. Guretzat oso polita izan da, aprobetxatu egin dugu, eta asteburu osoa Muskiz aldean pasatu dugu denok elkarrekin. Gainera, larunbatean 50 lagun inguru hurbildu ziren Muskizera gu animatzera, eta benetan polita izan da. Larunbateko partidan kiriok dantzan izan ziren zaleak azken uneraino. Partida garrantzitsuena zen larunbatekoa, finalaurrekoa irabaztean lortzen zelako igoera. Gure partida benetan gogorra izan zen. Elgoibar ia partida osoan egon zen gure aurretik, bi-hiru golen abantailarekin. Guk aldeko bakarra lortu genuen partida osoan, eta bai partidan, baita luzapenean ere, guk sartu behar izan genuen azkeneko gola. Guk lortu genuen berdintzea eta jarraitzea. Luzapena bukatzeko bost minuturen faltan atezaina aldatu behar izan nuen, eta atera zenez geroztik Yague izan zen protagonista. Luzapeneko bigarren zatian hiru geldiketa egin zituen, eta gero penaltietan, lautik hiru gelditu zituen. Momentu horretara arte ez zuen jolastu eta partidaren bukaeran kristoren lana egin zuen Yague atezainak. Atzoko finala, baina, galdu zenuten. Hala ere, nahiko positiboa izan zen. Igoera lortuta genuenez aprobetxatu genuen denak jolasteko. Muskiz taldea gu baino hobeto aritu zen partidaren hasieran. Epaileak bizkaitarrak ziren, eta ez dut esango beraiei lagundu egin zietenik, baina gurekin zorrotzagoak izan ziren. Bi defentsak oso gogorrak ziren, eta gurea gehiago zigortu zuten arbitroek. Atsedenaldian gol bateko alde genuen eta bigarren zatian, denbora asko jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar  izan genuen, eta nabaritu genuen.  Gainera, gu, oso nekatuta ginen larunbateko partidarengatik. Galdu egin genuen 25-20, baina ordurako egin behar zen lana egina zegoen. Asteburuaz zer nabarmenduko zenuke? Igandean Eibar eta Elgoibarreko taldekoak han izan zirela eta uneoro egon zirela guanimatuz. Partida bukatzerakoan gipuzkoar talde guztiak elkartu egin ginen, eta denboraldi osoan elkarrekin borrokan eta partida gogorrak izan ditugun arren,  Igoera Fasean talde gipuzkoarren artean oso giro ona sortu da. Asko eskertzen ditugu igandean eman zizkiguten animoak. Igoera lortuta nola aurre egingo diozue hurrengo denboraldiari? Momentuz pentsatu behar dugu jokatuko dugun Bigarren Nazionalean edo ez, alde batetik, talde nahiko beteranoa garelako eta jokalariren batek taldea utziko duela badakigulako, eta bestetik, kategoria horretan konpromisoa serioago delako. Egun gehiago entrenatu behar dira eta erabaki egin beharko dugu ia prest gauden horri aurre egiteko, bai kirol aldetik zein ekonomikoki, esfortzua handiagoa izan beharko duelako. Gure artean hitz egin eta datozen egunotan erabakiko dugu Bigarren Nazional Mailan jokatuko dugun ala ez.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.