Datorren igandean Pedreñan jokatuko da Espainiako Trainerilla Txapelketa. Bertan izango da Hibaika.

Hibaikako emakumeak ikurrinarekin.
Hibaikako Emakumeen trainerillak Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi zuen atzo Mutrikuko uretan, alde handiarekin gainera. Errenteriarrak aurretik joan ziren estropadaren hasieratik eta 20 segunduko aldea atera zioten bigarren sailkatuari, Donibaneko emakumeen trainerillari. Lanean fin jarraitzen dute errenteriarrak eta baita lan horren fruituak jasotzen ere.
Datorren igandean, arratsaldean, Pedreñako (Kantabria) uretan jokatuko da Espainiako txapelketa eta bertan izango dira Hibaikako emakumeak
14:00etan ongietorria egin zieten Hibaikako arraunlariei Errenterian.