Zamateterako plana behin betiko onartu nahi dute biharko plenoan
19:00etan da udalbatzarra, Arizabalon
Bihar, 19:00etatik aurrera, hilabeteroko ohiko udalbatzarra egingo dute Donibanen, udaletxean. Luzea da aurreikusitako gaien zerrenda, eta tartean da, besteak beste, Zamatete Hiri Eremuko Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
Horrez gain, euskara sustatzeko jardueretarako diru laguntzak arautuko dituen ordenantzari hasierako onarpena eman asmo diote, eta behin behinean onartu nahi dute ere Pasaiako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala.
Gai zerrenda
