Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Argazki galeria] Pasaiako elkarteei merezitako aitortza

Pasaiako elkarteei merezitako aitortza egin diete. Elkarteen gala egin zuten ostiral arratsean Ziriza Etxean.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2016/05/31
elkarteen.gala

Ostiralean aitortza berezia egin zieten elkarteetako kideak, oholtzan.

Pasaiako Elkarteen Gala egin zuten joan den ostiral arratsean Trintxerpeko Ziriza Etxean. Pasaiako Udalak haur eta nerabeekin lanean ari diren elkarteei, begiraleei eta hezitzaileei aitortza egin zien, uste duelako herriaren saretzean, bizitzan eta balioen zabalkundean ezinbesteko lana egiten dutela elkarte horiek. Hamarnaka eragileren ordezkariak bildu ziren Zirizan. Sketx bidez, Badia Eskolako aktoreek, era umoretsu eta satirikoan, azaldu zuen elkarteen eguneroko zereginean egin beharrekoak asko direla. Ez bakarrik zuzenean haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten lanagatik, herrietan euren lanak duen garrantziaz ere aritu ziren. Sketxekin azaldutakoa, hitzez adierazi zuten Pasaiako alkate Izaskun Gomezek eta Euskara eta Kultura zinegotzi Miriam Canok. Alkatearen esanetan, haur eta nerabeekin lan egiten duten talde eta elkarteen lana begi bistakoa da, “eredu zarete, herriari bizitza ematen diozue, ezinbestekoak zarete”. Hortaz, galari zentzua emateko, zer ospatu badagoela esan zuen alkateak, gogoraraziz udalak abian duela haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko plana. Miriam Canok, bere aldetik, aipatu zuen Pasaian haur eta nerabeekin lanean dabiltzan gehienak kirol elkarteak badira ere, aisialdia eskaintza ematen dutenak kontuan hartu behar direla; orotara 20 bat elkarte ari dira lanean. Aldi berean, gogoan izan zituen aurten urteurren biribilak bete dituzten taldeak, hala nola, Pasaia Kirol Elkartea (75 urte), Ekaitza Aisialdi Taldea (25 urte), Boveda Aisialdi Taldea (50 urte) edo Alkartasuna Euskal Dantza Taldea (52 urte aurten), “ardo onak bezala urtetik urtera ontzen ari zarete. Herri honen bizitza eta historiaren parte garrantzitsu dira. Ezin da jakin zenbat pasaitar ibili den lanean horietan azken urteotan”. Aldi berean, lanean lehen ikasturtea egin duten Pasaiako Pilota Eskola eta Donibaneko Dantza Taldea ere aipatu zituen Canok. Hori esanda, aipatutako elkarte horietako ordezkariak oholtzara igo, eta aitortza egin zieten. Iaz zendu zen Margari Portabales sanpedrotarra ere gogoan izan zuten, San Pedron Lamiak dantza taldearekin egin zuen lan handiagatik; hark eta haren lekukoa hartu dutenek jaso zuten udalaren omenaldia.
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
Pasaiako elkarteen gala (2016-05-27)
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.