Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Belabaratz-Tknika inkubagailua, proiektu berrien habia

Ikasleen enpresa proiektuei bide emateko espazioa hitzartu dute Errenteriako Udalak, Tknikak, Don Boscok eta Oarsoaldea Garapen Agentziak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/05/31
Sagarzazu, Mendoza, Nebreda eta Mujika Belabaratz-Tknikaren aurkezpenean

Sagarzazu, Mendoza, Nebreda eta Mujika Belabaratz-Tknikaren aurkezpenean.

Belabaratz-Tknika inkubagailua aurkeztu dute gaur Iñaki Mujika Tknikako zuzendariak, Nicolas Sagarzazu Don Boscoko zuzendariak eta Julen Mendoza alkateak. Lau enpresa proiektu biltzen dira egun bertan: Domotek, Nymphalur, Ikuspe eta Wood & Nika. Hazitegiaren helburua da, enpresa proiektuak dituzten baina horietan lehen urratsak emateko bitarteko ekonomikoak ez dituzten ikasleei espazioa eta baliabideak ematea. Hutsik zegoen eraikina baliatu dute horretarako, Errenteriako Udalak, Tknikak, Don Boscok eta Oarsoaldea Garapen Agentziak aurreko legealdian sinatu zuten hitzarmenarekin. Lanbide Heziketako zentro guztiek Urrats Bat programa duela 15 urtetik dutela azaldu du Mujikak, “enpresa proiektuekin lehen urratsetan laguntzea du helburu programak, eta hortik sortutako lau daude orain Belabaratz-Tknika eraikinean”. Urrats Bat proiektuaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoan 523 enpresa sortu direla gaineratu du Tknikako zuzendariak, eta egun %75ak jarraitzen duela.
Gaizka Ruiz Ibarguren bere lanetako batzuk erakusten

Gaizka Ruiz Ibarguren bere lanetako batzuk erakusten

Inkubagailua plan estrategikoaren barruan “erabat” kokatzen dela esan du Mendozak, bestalde, “ildo estrategikoetako bat Torrekuan aurkeztu genuen orain dela gutxi, ekintzailetza teknologia berriekineta artisautza ofizioekin lotutakoa, hain zuzen ere. Lekuona bestea da, artisten fabrika izango dena, eta honakoa  dugu hirugarrena”. Tknika eta Don Bosco erreferentziazko zentroak direla gaineratu du Mendozak, “horren harira interesgarria iruditu zitzaigun bide honi ekitea. Aurrera begira ere sakondu behar dugu gai honetan kontuan hartuta gure jarduera ekonomikoaren %6 baino ez dagoela lotuta industriari. Apustu garrantzitsua egin behar dugu arlo honetan”. Bi zentroen lana ikerketari eta berrikuntzari lotuta dagoela nabarmendu du, gainera, “eta horrek kalitatezko lanpostuak suposatzen ditu”. Ekintzailetasuna garrantzi handikoa dela esan du Sagarzazuk, “bultzatu egin behar dugu”. Datuak ere eman ditu Don Boscoko zuzendariak: “Hiru urtean hamabi enpresa sortu dira eta horietatik %65ak jarraitzen du bere bidea”. 2007. urtean hasi zela Don Bosco ekintzailetasuna sustatzen eta horrenbestez, esperientzia eta gogoa badutela gaineratu du, “gure ikasleei laguntzeko”.
Domotek enpresako Koldo artola esku protesiarekin

Domotek enpresako Koldo Artola esku protesiarekin.

Lau enpresa proiektu martxan Zamalbide auzoan kokatutako inkubagailu berrian lau proiektu ari dira lehen urrats horiek ematen. Domotek da horietako bat. Koldo Artola ekintzailea dago enpresaren atzean, eta 3D inprimagailuekin egiten du lana. “Arkitektoek, enpresek, artista eta Osakidetza berak jotzen dute enpresara”. Azaroaz geroztik ari da Belabaratz-Tknikan, eta oso aukera polita izan dela beretzat esan du, “lanbide Heziketako makina guztiak erabiltzeko aukera dut, eta garrantzitsuena da irakasleen laguntza dudala, arazoren bat badut beraiengana jotzen dut eta laguntzen didate”. Medikuntzari begira sortutako prototipoak direla bere lanetik gauzarik politenak esan du. Beso baten protesia ere egin du Artolak, “mediku batzuk AEBetan egin zuten protesi bat eta interneten irekia utzi dute. Nahi duenak fitxeroa jaitsi eta inprimatu dezake makina batekin. Horri esker, protesia 40 euroan eros dezake behar duenak, funtzionala da. Profesionalak badaude, baina 18.000 euro balio dute. Haurren kasuan, hazten doazenez, bi urtetik behin aldatu behar dute protesia eta ezin dute bi urtero diru kopuru hori gastatu. Hau inprimituta, ordea, umea ibili daiteke bizikletan edo besarkada ematea dio amari. Oso polita da”.
Tximeleta Gune Akuaponikoa pilotoa sortu du Nymphalurrek

Tximeleta Gune Akuaponikoa pilotoa sortu du Nymphalurrek.

Nymphalur da Belabaratz-Tknikan habia egin duen beste proiektua. Osatzen duten hiru kideak biologoak dira, eta landare, arrain eta tximeletekin egiten dute lan. Akuaponia ikastaroa egin zuen gainera Beatriz Diaz kideetako batek. Tximeleten espazioa eta akuaponia uztartzeko ideia otu zitzaien, eta arrain, landare eta tximeletak dituzten espazioak sortzea da helburua, bai dekoraziorako eta baita elikadurarako. “Etxeetarako zein hezkuntzarako bideragarria izan daiteke naturaren zikloa erakusteko. Baratz urbanoetarako izan daiteke, edo arrainak hazteko”. Planta pilotoa dute Belabaratz Teknikan orain. Ekonomia zirkularra erakusten dute proiektuarekin, “arrainek ura zikintzen dute, ur hori barazkiak eta landareria elikatzeko baliatzen dugu eta landareria hori, tximeletek jaten dute ondoren”. Ikuspe, hirugarren proiektua da. Sormen estudioa da eta webguneetara, diseinu grafikora eta multimediara
Ikuspe Sormen Estudioko arduradunak

Ikuspe Sormen Estudioko arduradunak.

bideratzen dute beraien lana. Azkenik, Wood & Nika Gaizka Ruiz Ibargurenen proiektua kokatu dute bertan. Diseinatzen duena laser bidez mozten du. Egurra, beira, metakrilatoa, pizarra… artisautza teknologia berriekin uztartzen du Ruiz Ibargurenek.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.