Madalenetako omenduen izendapena eta gizarte laguntzen gaineko bi mozio aztertuko ditu plenoak gaur.
Ohiko osoko bilkura egingo du gaur udalbatzak, eta hamar aztergai izango dituzte alderdi politikoetako ordezkariek mahai gainean. Horien artean, aurtengo Madalen Jaietako omenduak izendatuko ditu plenoak. Bi mozio ere aztertuko du. Bata Errenteria Irabaziz eta EH Bilduk aurkeztutakoa DBL, Diru sarrerak Bermatzeko Laguntzari eta DBE Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa, eta bestea, PSE-EEk gizarte laguntzak berreskuratzeari buruz aurkeztutakoa.
18:30ean hasiko da plenoa.