Lanen ondoren, gelen %25 gutxienez banakakoa izango da, komun geriatrikoa izango dute eta erabilera komuneko behar beste espazio izango dute erabiltzaileek.
markel Olano, Julen Mendoza alkatea eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatua.
Sanmarkosene gerontologikoan lanak egin dituzte egoitza berritzeko. Horren harira, Markel Olano Ahaldun Nagusiak bisita egin du gaur egoitza. Gipuzkoako Foru aldundiak lanak egiteko aurrekontu osoaren %35, 525.000 euro bideratu ditu: “Lan hauei esker, egoitza legeak behartzen duenera egokitzeko moduan izango da”.
Lanen ondoren, gelen %25 gutxienez banakakoa izango da, komun geriatrikoa izango dute eta erabilera komuneko behar beste espazio izango dute erabiltzaileek. Lanen barruan, terraza irekia ere egin dute gerontologikoan.