Jarduera fisikoaren garrantziaz ohartarazi nahi dituzte herritarrak eta sedentarismoaren arriskuak jakinarazi jardunaldiaren bidez.
Jarduera fisikoa sustatu nahi dute jardunaldien bidez.
Udalerri aktiboen gaineko jardunaldia egingo dute ostiralean Errenteria-Oreretan. Merkatuzarrek hartuko duen egun erdiko topaketa horren helburua jarduera fisikoa sustatzea dela esan du Jon Txasko Kirol zinegotziak. Mikel Abasolo Bidasoako Osasun Publikoko koordinatzaileak, tokiko eragileekin bat egin eta modu koordinatuan gaitu eta sentsibilizatzea dela helburua esan du, ” jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismo maila, gero eta arrisku handiagoa duena gizarte honetan, gutxitzeko asmoarekin”.
Jaduera fisikoa sustatzea da helburua. 2013tik 2020ra bitartean plana martxan dutela esan du Abasolok, “horrekin batera Mugiment programa, Hizkuntza politika, Kultura eta Osasun sailaren artean garatutakoa ere martxan da, eta bai batean zein bestean, gizarte aktiboagoa, osasuntsuagoa lortzea da gakoa”. Jardunaldi hauekin bide horretan jarri nahi dute. Osasunaren Munduko Erakundeak dio lotuta daudela sedentarismoa eta gaixotasun kronikoak, Abasolok nabarmendu duenez, “munduan hilkortasun tasaren %6a eragiten du sedentarismoak. Laugarren hilkortasun arrazoia litzateke. Lehenengoa hipertentsioa litzateke, tabakoa bigarrena, odolean glukosa gehiegi izatea hirugarrena, eta laugarrena, sedentarismoa edo jarduera fisikoa ez egitea. Garrantzi handia du jarduera fisikoak, eta adinean aurrera goazen neurrian are eta handiagoa”, gaineratu du.
EAEn emakumeen %34 ez du jarduera fisikorik egiten
Euskal Autonomi Erkidegoko azken inkestaren datuak ekarri ditu gogora, bestalde, Abasolok: “Biztanlengoaren heren bat, %31 inguruk ez duela inolako jarduera fisikorik egiten dio. Horietatik %34 emakumeak dira eta %27 gizonak”. Jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak sustatzea, gero eta garrantzitsuagoa den zalantzarik ez du. Jarduera fisikoa tokiko eragileekin eta era koordinatuan bultzatzea da helburua.
Jardunaldien bidez, jarduera fisikoaren onurak ezagutarazi, sedentarismoaren arriskuak jakinarazi, eta determinatzaile sozialak nabarmendu nahi dituzte. “Kontzientzia hartzea gure egoeraz eta gure eskualdean zein egoeretan gauden jakitea garrantzitsua da, eta baita profesionalak trebatzea ere, osasu arloan, hezkuntzan, tokiko administrazioan, eta sarea sortzea. Egun Osakidetza, osasun saila, hezkuntza eta udaletxeak ari gara hauek aurrera atera nahian”.
Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak bere departamenduak Oiartzun Ibaiaren Paisaiaren gaineko ekintza plana onartu zuela ekarri du gogora, eta tokiko sarea sortu zuela jarduera fisiko osasungarriak Oiartzun ibaiaren inguruan sustatzeko.
Arrate Salaberria Beraungo anbulatorioko Osasun Zerbitzuko langileak osasun zerbitzuak eragin txikia duela pertsonen ongizatean esan du,” %25a da dugun eragina. Ohitura osasungarrien araberakoa da gainontzeko guztia”. Jardunaldiak ezagutzak partekatzeko ezinbestekoak direla esan du, eta beharrezkoak ere, sarea sortzeko eta elkarlanean aritzeko. Herritarrak parte hartzera animatu ditu, “interesgarria, motibagarria eta polita delako. Eta herritarren osasunean eta ongizatean eragitea espero dugu”.
Jardunaldia
- 08:45: Aurkezpena. Errenteriako Udaleko Ana Bustunduy eta OSI Donostialdeako Elena Albisua.
- 9:10-9:25: Osasunearen determinatzaileak jarduera fisikoa egiteko, Yon Sorarrain Osasun Sustapenerako Teknikariaren eskutik.
- 9:25-9:40: Jarduera fisikoaren onurak eta sedentarismoaren arriskuak, Arantxa URanga Osasu Sustapeneko teknikariaren eskutik.
- 9:40-9:55: Mugiment eta bere estrategiak, Iker Etxeberriarekin.
- 9:55-10:00: Ariketak.
- 10:00-10:20: Oiartzun ibaiaren ingurua Errenterian: jarduera fisikoa egiteko paisaiak, Ekogarapeneko Javier Belza eta Estela Betetarekin.
- 10:20-10:35: Adinekoentzako Komunitate mailako esku hartzea Lezon, Gemma Estevez eta Arkaitz Angiozarrekin.
- 10:40-11:00: Osasun APPak: Osasun sustapeneko ikerkuntza, Antxon apiñanizeta Raquel Cobosekin.
- 11:30-11:50: Sareko lana, paziente ahulen artean jarduera fisikoa sustatzeko, MUGITUZ, Serviocioko Gorka Bengoetxea, Osakidetzako Andoni Bueno, eta Gemma Diazekin.
- 11:55-12:15: Herri eragileak emakumeen artean jarduera fisikoa sustatzeko, EATko Baietz Taldeko Dana Romero eta Virginia Rodriguezekin.
- 12:15-12:20: Ariketak
- 12:25-12:45: Osasun Sustapena hezkuntzan Bidasoatik Mundura, Kronikguneko Irati Erregerena eta Berritzeguneko Pedro Roarekin.
- 13:00-14:00: Aplikazio praktikoa: tokiko sareak sortu, herri mailako esku hartzeak egin jarduera fisikoa sustatzeko. Tailer praktikoa taldean.
- 14:00-14:30: Eztabaida eta bateratze lana: Zer egin dezakegun gure inguruko errealitatean?