Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erromesentzat geraleku aparta

Gero eta nabarmenagoa da Pasaiatik igarotzen den erromesen kopurua handitzen ari dela; Donibaneko aterpetxeko datuek berresten dute bilakaera; Donejakue Bidearen maitaleentzat geldialdi atsegina da Santa Ana

oarsoaldea
Pasaia
2016/07/01
aterpetxea, santa ana

Erromesak eta ospitalariak, lehengo asteartean, San Anako aterpetxean.

Orain dela urte batzuk bitxia suertatzen zen, baina gaur egun, ohiko eszena bilakatu da. Erromesak Donibaneko Santiago plazan, motxilak bizkarrean, eta argazki kamerak eskuan, Donibanera iritsi berritan ingurua erretratatzen. Done Jakue bidea egiten ari diren erromesak dira, Iparraldeko Bidea hautatu dutenak. Irundik datoz gehienak, eta Jaizkibel zeharkatuz, Donostiarantz doaz, kostaldetik, Donibanen txalupa hartuta, San Pedrora pasatu, eta Ulia bidean. Aurretik, baina, Santa Anako aterpetxean lo egiteko aukera dute erromesek, Donibanen, eta askok baliatzen dute aukera, askotan, inguruko paisaiaren edertasunak erakarrita. Horixe nabarmendu du, esaterako, Ralf Meierrek. Alemaniarrak, hiru hilabeteko bidaia luze bateko lehen geltokia du Pasaian, eta ingurua ikaragarri gustatu zaiola aitortu du. «Lagun batek hitz egin zidan tokiaz, eta nituen espektatibak gainditu ditu», dio iritsi berriak. Meierren abentura hasi besterik ez da egin. Finisterre du helmuga. Handik, Portugalera joango da, Portora, azkenik, berriz ere Alemaniara itzultzeko.
Ralf Meier, erromesa: «Lagun batek hitz egin zidan tokiaz, eta nituen espektatibak gainditu ditu»
Meierrekin batera Georgie Forshall gazte britaniarra dago Santa Anako aterpetxean. Meierrek bezala, Forshallek ere ingurua asko gustatu zaiola dio. «Orain dela bi urte izan nintzen Done Jakue bidean, baina Frantziako zatian. Orain arte ikusi dudanarengatik gehiago gustatuko zait inguru hau», aitortu du gazteak.
Ralf Meier, erromesa

Ralf Meier erromes alemaniarrak, Finisterre du helmuga; Pasaian egin du lehen eskala.

Ralf Meier eta George Forshall bezala atzerritarrak dira denboraldiaren hasieran Santa Anako aterpetxera iristen diren erromes gehienak. Hala jakinarazi du aterpetxeko arduradun Satur Telletxeak. Berak bultzatuta ireki zuten orain dela sei urte Pasaian erromesentzako aterpetxea, eta ordutik, boluntario lanak egiten ditu bertan, Santiago Bidearen Lagunen Elkarteko beste boluntarioekin txandaka. «Apirilean eta maiatzean, Europako iparraldetik datoz erromes gehienak; orain hasten dira frantziarrak iristen, eta uztailean hasiko dira penintsulatik-eta etortzen, asko eta asko jende oso gaztea». Telletxeak zehaztu duenez, Alemaniatik iristen dira erromes gehienak, eta azken urteetan gora egin omen du nabarmen Ameriketako Estatu Batuetatik datozen erromesen kopuruak.
2.300 erromes pasaian, iaz 2010. urtean zabaldu zuten Santa Anako erromesen aterpetxea. Urte hartan 700 erromesek hartu zuten ostatu Pasaian. Ordutik erromesen kopurua handitu da urtez urte, etenik gabe. Iaz. Pasaiatik, guztira, 13.500 erromes igaro ziren. Aterpetxean 2.300 egon ziren. Aurten. Ekainaren 1era arte aterpean jasotako datuen arabera, aurten %13 egin du gora erromesen etorrerak.
Bisitari fidelak dira, baita ere, katalanak, eta Hitza aterpetxean  dela Bartzelonan bizi den bikote batekin egon du topo. Irundik abiatuta, helmuga finkorik gabe doaz bidean aurrera. Hamabost egun dituzte aurretik, eta horiek ematen dutenaren arabera erabakiko dute non bukatu. «Natura, kirola, eta jendearekin hitz egitea» gustuko dutelako igarotzen dituzte oporrak Done Jakue bidean, eta beste zonalde batzuk «oso masifikatuta» daudelako erabaki dute aurten Euskal Herrirantz etortzea. Atentzioa eman die bidean topatu duten jendearen jarrera abegikorrak: «Jendea beti agertzen da laguntzeko prest, eta ez dute arazorik zurekin hitz egitera geratzeko». Sei hilabetez zabalik Aste Santuan ireki zuten Santa Anako erromesen aterpea eta urria erdialdera arte egongo da zabalik. Tarte horretan, aterpetxeko arduradun Satur Telletxeak, Santi Negeruela eta Mari Benitez izango ditu bidelagun. Ospitalariak dira, eta boluntario lanak egitera heldu dira aurten aterpetxera. Erromesei harrera egin, oheak-eta antolatu, garbiketa… 25 urtetik gora ditu bikote zarauztarrak Done Jakue bidean boluntario lanak egiten, eta Espainiako Estatu osoko aterpetxeetan egin izan dituzte ospitalari lanak, baina Pasaian aurtengoa dute lehen aldia. Beren lan txandak irauten duen hamar egunetan aterpean bizi dira zarauztarrak, eta oso gustura daude: «Toki hau zoragarria da. Jendeak, Donibanen, etxekotzat hartu gaitu. Jende helduak, haurrek… denek agurtzen gaituzte kaletik. Eta aterpea bera oso ederra da». Orreagako aterpetxean egin izan dute lan, eta bestelako aterpe askoz ere handiagoetan. Horregatik dio Negeruelak Santa Anako aterpetxea «jostailu» bat dela: «Horri gehitzen badiogu Santa Anak  duen ikuspegia, hau mundiala da».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.