Donibaneko futbito txapelketak 25 urte bete zituen larunbatean. Sakabanaketaren kontrako mezua zabaldu zuten kirol lehia baliatuz, horren kontrako 25 penalti botaz.

Giro oso ona egon zen plazan lehia bitartean
Donibaneko futbito txapelketaren 25. ekitaldia egin zuten larunbatean, aurten, Santiago plazan. Bertan 13 taldek parte hartu zuten, giro onean.
Preso eta iheslarien aldeko txapelketa izanda, lehiaren bukaeran txapelketan lagundu, parte hartu, edo “errepresioa jasan duten herritarrek” 25 penalti bota zituzten, antolatzaileek esandakoaren arabera “sakabanaketak aurrera jarraitzen duela salatzeko”.
Kirol lehiari dagokionez, lehen lau taldeek jaso zituzten sariak. Partaideek eta ikusleek gozatu ederra izan zuten egunean zehar, partiden inguruan beti egon zelako giroa plazan.
Honakoak izan ziren lau lehenak:
- Oriotarrak (Lezo)
- Sestao River (Donibane)
- FC Barcelo
- Axier Gogoan