Larunbatean neskek irabazi zuten estropada; eta atzo mutilek.

San Juango arraunlariak, atzo irabazitako banderarekin, Zierbanan.
Ezustekoa eman zuen atzo San Juanek Zierbenan, XXXIII. Petronor Bandera irabazita. Urdaibairi 18 ehuneneko atera zioten arrosek, eta Hondarribia laugarren izan zen atzokoan, Kaikuren atzetik.
Haizeak baldintzatu zuen atzoko estropada. Lehen tandan ez zebilen bat ere ez, eta gerora altxatu zen, bigarren txandan irten ziren ontzien kalterako.
San Pedro, bestalde, nahi eta ezin aritu zen. Azken postuan helmugaratu zen, Zumaiaren atzetik.
Batelerak garaile Bilbon

Batelerek, denboraldiko bigarren bandera irabazi zuten larunbatean Deustun
Arrosen asteburua biribiltzeko, San Juango neskek, denboraldiko bigarren bandera irabazi zuten larunbatean Deustun. Sailkapeneko buruan dira Batelerak, Hibaikako neskekin puntutan berdinduta.
Lehia estua dago eskualdeko bi traineru femeninoen artean. Hibaika bigarrena izan zen Deustun, 72 ehuneneko alde estuarekin.
Sailkapena mutilak
Sailkapena neskak