Lezoko Gure Esku Dago-k erabaki du 2017ko martxoaren 19ko herri galdeketan zein galdera egin.

Herritarrak, galderarekin.
Lezoko Gure Esku Dago-k erabaki du 2017ko martxoaren 19an zein galderari erantzun behar dioten lezoarrek: “Nahi duzu estatu libre bateko herritarra izan? Bai edo ez”.
Ekainaren 28an bildu ziren lezoarrak, Saldise plazan, erabakitzeko Demoarso iniziatibaren barruan zein izango den herrira luzatuko duten galdera, estatus politikoaren gainekoa.
Hortaz, galdera erabakita, egitasmoa eta galderaren edukia bera gizarteratzeko lan egingo dute aurrerantzean.