Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"120 kilometro egin nituen ihesi, bakarrik; gogorra izan zen"

Bourg D’Oissansen bukaera zuen 1966ko Tourreko etapan lehena helmugaratu zen Luis Otaño errenteriarra. 50 urte bete dira, eta aitortza egiteko txirrindulari handiaren ibilbidea bildu dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/07/08
Luis Otaño txirrindulari oiha.

Luis Otaño txirrindulari oiha.

1966ko uztailaren 6an, Bourg  d’Oissans helmuga zuen Frantziako Tourraren 15. etapa irabazi zenuen. Nola oroitzen duzu etapa eta garaipen hura? Pentsatua neukan jada etapa hartan eraso egitea, lagun batzuk esan zidatelako etapa hura ona zela niretzako, maldak ez ziren izugarriak, eta egoki ikusi genuen. Aurreko egunean erlojupekoa egin nuen eta ez nuen gozatu lasterketan. Egun hartan, berriz, neukan guztia ematera joan nintzen, eta orduan, nahiko lanarekin, irabazi nuen. 120 kilometro egin nituen ihesi, bakarrik, gogorra izan zen. Eguraldiak ere ez zuen lagundu. Lasterketa hasi genuenean eguraldi ona zegoen, baina azkeneko malda igota, mendiaren beste aldean erasoa aurkitu genuen, ura bide guztian zegoen, putzuak nonahi. Arrunt txarra zen eguraldia, eta helmugan ez dakit jenderik ba ote zegoen ere. Orduan ez zen tribunarik izaten eta ez dut gogoan ere lore sorta hartu ote nuen. Gogoratzen dut ihesi egin nituen kilometroak, eta bukatuta,   igo gintuztela Alpe d’Huezera, eta dena obretan zegoen, galtzada guztia altxata. Autoetan igo gintuzten txirrindulariak. Hil berria den lagun bat joan zitzaidan bisitan, harekin prestatu nuen etapa. Hura pozik eta ni ere bai. Zer suposatu zuen zuretzat etapa hura irabazteak? Beste etapak irabaztea bezalakoa izan zen. Unean emozio handia sentitzen duzu, baina hura ere pasatu zen, segituan pasatzen da. Ez dut gogoan ezer berezirik sumatu nuenik. 1966an irabazi zenuen etapa eta handik bi urtera utzi zenuen txirindularitza. Bai, hala da, 32 urte nituen irabazi nuenean eta 34 urterekin utzi nuen. Tourrean parte hartu zuen Gipuzkoako lehen txirrindularia eta Euskal Herriko bigarrena  izan zinen. Nola bizi da hori? Normal eraman dut, ez dit ezer berezirik suposatu. Loroño izan zen lehen euskalduna Tourrean eta nik hamarretan hartu nuen parte eta horietatik zortzi bukatu nituen. Tourrera joan ginen zerbait egitea bagenuela pentsatuta, lider jartzea genuela. Ez nintzen bereziki urduri joaten, ordea. Noiz hasi zinen bizikletan, eta nola izan zen profesionaletara jauzia? Hasi nintzen 17 urte nituela. Anaia zaharrena bizikletan ibiltzen zen eta nahi zuen ni ere horretan hastea. Nik ez nuen afizio handirik, zaindu egin behar zenuelako, lagunak parrandara joaten ziren eta nik ezin. Hala hasi nintzen. Eta hasi bezain pronto denak hasi ziren esaten ondo nenbilela eta segitu egin behar nuela. Nik ez neukan gogo handirik jarraitzeko, baina segitzeko esaten zidaten, anaia zaharrenak —hilda dago jada—, hark animatzen ninduen gehien, lagunek ere. Elkarrekin joaten ginen eta denak atzean uzten nituen bizikletarekin. Segitu behar nuela esaten zidaten denek. Eta segitu egin nuen.
Tourrera joan ginen pentsatuta zerbait egitea bagenuela, lider jartzea genuela» «Denak atzean uzten nituen bizikletarekin. Segitu behar nuela esaten zidaten denek» «Ez Errenterian ezta Euskal Herrian ere ez dago osasuntsu txirrindularitza»
Pasaiako Portuan egiten nuen lana garai hartan, lan juntan, estatuarena zen eta ezin genuen ezta grebarik egin ere. Afizionatuetan nenbilen garaian, jai egun bat hartzen nuen lasterketetara joateko. Baina behin, lankide batek protesta egin zuen, baserritarra zen hura, ‘niri belarrak ontzeko ez didazue jai egunik ematen eta honi, berriz, nahi duenean’. Orduan enpresak esan zidan ezin nuela jai egun gehiagorik hartu txirrindularitza lasterketetara joateko eta nahi izanez gero eszedentzia eskatu behar nuela. Eta 10 urtekoa eskatu nuen. Urtero berritu behar nuen eta bigarren urtean ez nuen berritu. Gaizki atera nintzen handik, batzuei jaia ematen zietelako futbolean aritzeko eta niri ez txirrindularitzan aritzeko. Nolakoak ziren entrenamenduak garai hartan? Nola prestatzen zineten? Guk ez genuen ez janaria zaintzen ez ezer berezirik egiten dieta kontutan. Etxean zegoena jaten genuen, babarrunak baziren babarrunak… Agian arrautza gehiago jaten genituen. Dieta ez genuen egiten. Portuan lan egiten nuenean, igandetan bizikleta hartu eta Iruñera joaten ginen Belaten barrena eta buelta etxera. Egun osoa ematen genuen bizikletarekin. Hura amaituta etxera etorri, afaldu eta hurrengo egunean lanera berriz ere. Proben aurretik, ura ere ez ziguten nahi adina edaten uzten , txarra omen zen. ‘Ez da urik edan behar’ esaten ziguten. Egarriak akatzen izaten ginen. Ondoren eszedentzia eskatu zenuen. Aldatu ziren entrenamenduak? Bai, orduan egunero entrenatzen hasi nintzen. Gutxien egiten nuen egunean, Lesakara joaten nintzen Aritxulegitik barrena. ‘Gaur ez naiz ibiliko’ pentsatu, eta hori egiten nuen deskantsatzeko, buelta hori. Baina askotan Iruñera, Lizarrara eta Ataundik barrena buelta egin izan dut lagunekin. Andaluziako itzulian parte hartzera joan, eta harako bidea bakar-bakarrik bizikletan egina naiz.
Luis Otaño txirrindulari oiha.

Luis Otaño txirrindulari oiha.

Lasterketara leher eginda iritsiko zinen? Ez. Entrenamendu gisa egin nuen. Maleta bidali nuen Andaluziara eta ni motxila bat hartuta hantxe joan nintzen. Entrenatu egin behar nuen, hemen eguraldia ez zen beti ona eta harako bidaia bizikletan egitea erabaki nuen. Tourrean izandako garaipenaz gain, bestelako asko lortu dituzu, 24 guztira, eta besteak beste, Espainiako Itzulian bigarren sailkatu zinen. Herriak nola bizi izan zituen garaipen horiek? Herrian denak ateratzen ziren harrera egitera. Orduan futbola eta txirrindularitza baino ez ziren. Orain denetarik dago, baina orduan ez. Espainiako Itzulia herritik pasatzen zenean, lantegiak eta eskolak itxi eta langileak, ikasleak eta denak kalera ateratzen ziren. Afizio handia zegoen, eta dago. Espainiako Itzulia 21 urterekin egin nuen lehenengoz, eta bosgarren sailkatu nitzen. Urte horretan bertan Tourrera joan nintzen. Hortik hasita hamar urtez segidan joan nintzen Tourrera. Fagorrekin irabazi zenuen Tourreko etapa, baina zein taldetan aritu zara? Ni hasi nintzen profesionaletan Real Union Palmera taldean. Garai hartan 900 pezeta ematen zizkiguten. Salmenta arduraduna Olazabal abizeneko bat zen.  Eta esan zigun: ‘Ez zaigu txirrindularitza interesatzen, abiadura handian pasatzen delako eta ez duelako publizitatea irakurtzeko aukerarik ematen’. Palmerak ez zuen antolatu nahi izan. Handik Beasain-Caobaina taldera joan ginen. Talde horrekin joan nintzen Tourrera. Gero Peugeotekin fitxatu nuen, han urtebete egin nuen eta St.Raphael-Geminianin, ondoren, beste bi urte eman nituen. Legea atera zen orduan, hiru atzerritar baino ezin zituztela hartu taldean, eta orduan, Margnat-Paloma taldera joan nintzen Bahamontesekin batera, beste bi urtez. Gero Ferrysen urtebete egin nuen, eta ondoren, bi urte Fagorrekin. Makina bat talde pasatakoa zara. Bai, hala da. Peugeotekin gustura nintzen oso, etxe ona zen. Erlojupeko bat egiten ari ginela Espainiako Itzuliaren barruan, Eibar-Gasteiz etapa genuen, eta Roger Riviére ere bertan zen. Ni Peugeoten nintzen eta hura St. Raphael-Geminianin taldean. Atzetik atera zen eta ez ninduen harrapatu ia Gasteizera heldu arte. ‘Nor da mutil hori?’, esan zuen. Hark eraman ninduen Frantziara, bi urte eman nituen bertan, baina istripua izan zuen berak, bizkarrezurra apurtu zuen, eta bizikleta eta dena utzi zuen. Errodadore oso ona izan zara, jaisten ere oso ona. Ni normala kontsideratzen naiz, ez dut uste bereziki ona izan naizenik horretan. Txirrindularitzan zer izan da gogorrena? Gogorrena behetik gora ezin egitea da. Indarrarekin ibiltzen  nintzen ni, bost kilometro, hamar kilometro, maldan pasatzen nituen, baina 20 tokatzen zirenean maldan gora… Etapa asko eginda Tourmaleta iristen da:   erdi akatua zaude, eta hemezortzi kilometro gora… Gogorrena niretzako hori zen, maldan gora egitea. Zure garaiko eta gaur egungo txirrindularitzaren artean alderik badago? Bai, dena ezberdina da orain.  Orduan gurpila zulatzen bazenuen, adibidez, lagunak itxaroten zintuen pelotoira joateko. Orain inork ez du itxoiten, kotxe artean egiten dute bidea. Oraingo ziklismoa ez zait gustatzen, nola jokatzen duten egoera horietan. Telebistan jarraitzen dut, hori bai. Zergatik ez duzu gustuko? Gurpila zulatzea edo erorketa… zorte txarra. Besteak bezala joan. Atzo [igandean] gurpila zulatu zuen Richie Porte australiarrak. Txirrindulari oso ona da. Bi minutura heldu zen autoek lagunduta helmugara, bestela agian hogei minutura helduko zen. Gertatzen bazaizu zorte txarra da, baina zuk egin behar duzu bidea. Gure garaian halakoren bat tokatuz gero taldekideek bizikleta aldatzen zizuten, gurpila eman lagunari, edo lagundu, eta denek batera egiten genuen bidea. Txirrindularitzak utzi dizun oroitzapenik politena? Oroitzen dut Tourrean Suitza inguruan ihes egin nuela italiar batekin. Maldan gora gindoazela azken sprintean ihes egiten utzi  zidan. Lasterketa amaituta, Frantziako Gazteriaren ministroa etorri zitzaidan gelara. ‘Nola jaitsi zara, ez dizu beldurrik ematen?’, eta nik erantzun, ‘ez, niri ez dit beldurrik ematen’. Hark berriro: ‘Gu beldurrez egon gara autoak ezin jarraitu’. Malda kurbatsua zen, bihurria, motoekin bezala ibiltzekoa, eta jaisteko oso ona zen. Bost kilometro faltan harrapatu ninduen. Gogoan dut etapa hura, mendatea jaitsi nuelako pedalei eragin gabe, gorputza biratuz. Orain ez da halakorik, kurbak kendu dituzte, maldak ez dira lehen bezain gogorrak, arindu dituzte. Perurenako malda horri, Txikierdiko bideari, laugarren mailako malda deitzen diote [barre egin du]. Mende erdia da Tourreko etapa irabazi zenuela. Hura eta txirrindularitza ibilbidean lortutako sariak gogorarazi nahi izan dituzte Errenteria-Oreretako Laguntasuna Txirrindulari Elkarteak eta Errenteriako Udalak. Zure lanari aitortza egin nahi diote, eta Gabierrota auzoan zure ibilbidea biltzen duen txostena jarri dute. Zer suposatzen du horrek? Bai, poza ematen dit. Askotan esaten didate ‘etor zaitez hona edo hara’… Ezetz esaten dut, ahaztu ditudalako orduko kontu zahar horiek denak. Ez naiz hizlaria. Beti baserritarra. Batzuk badira baserritar izanagatik hitz egiten dutenak, baina ni ez, ez naiz hizlaria. Ane Santesteban txirrindularia oso ondo dabil. Rioko Olinpiar Jokoetan izango da. Nola ikusten duzu? Ondo. Errenteriatik eta Euskal Herritik doan aurrena da. Gure garaian Olinpiar Jokoetara Madril eta Bartzelonako txirrindulariak joaten ziren, hemengoak ez ginen sartzen. Orduan denak gomendatuak ziren. Ea Anek [Santesteban] paper ona egiten duen. Orain Italian dago eta ikusiko dugu zer moduz dabilen Rion. Zure garaiko txirrindularirik gustukoena? Bahamontes. Harekin denbora asko pasatu dut. Julio Jimenez ere gustuko nuen. Gaur egungoa? Peter Sagan. Edozein egoerara moldatzen da. Eta txirrindularitza Errenterian, osasuntsu dago? Ez Errenterian ezta Euskal Herrian ere, ez dago osasuntsu txirrindularitza. Gure denboran ere hala zen. Taldeak Madrilen eta Bartzelonan zeuden, baina hemen ez zegoen. Gero hasi zen Kas taldea, baina gainerakoan ez zegoen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.