Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Bizaraindik Txoritokietara mendi ibilaldia antolatu du Eguzkik

Mendi ibilbidearen bidez gertu izan arren, askotan ezezagunak diren eremuak ezagutarazi nahi dituela esan du talde ekologistak, " baina baita paraje honenganako eta bertako jendearenganako presioa salatu ere".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/07/11
San Markos gotorlekuan amaituko dute mendi ibilaldia.

San Markos gotorlekuan amaituko dute mendi ibilaldia.

Bizarain menditik (San Markos) Txoritokietara mendi ibilaldia antolatu du Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak  datorren igandean. Bi mendiek Lau Hazieta parke naturala osatzen dute, 600 hektareako naturgune babestua. Eremu horiek duten xarma erakutsi nahi du batetik Eguzkik,  baina baita mehatxuak ere. San Markoko transferentzia guneak martxan jarraitzea, “San Markos Mankomunitateak hala erabakita”, da mehatxuetako bat Eguzkiren arabera. “Atzerapausutzat” jo du erabakia Eguzkik, “bizilagunek urtetan jasandako eta salatutako eragozpenei muzin eginez, berriro aukeratu dutelako leku hori Gipuzkoa osoko zabor gehiena biltegiratzeko. Zabortegia itxi arren eta usain txarrak desagertuta badaude ere, Urola Kosta eta Txingudiko udalerrietan jasotako  zaborra (errefusa) zabortegi honetara garraiatzen dute, eta trinkotu ondoren, kantabriara, 180 kilometrora dagoen Merueloko zabortegira eraman”. Errauste planta da bigarren mehatxua Eguzkirentzat: “Hau are larriagoa da kontuan hartzen badugu errausketaren ondorioz sortutako errautsak uzteko zabortegiak beharko direla”. Mendi ibilbidearen bidez gertu izan arren, askotan ezezagunak diren eremuak  ezagutarazi nahi ditu talde ekologistak, ” baina baita paraje honenganako eta bertako jendearenganako presioa salatu ere”, gaineratu du. Mendi irteera  Errenteria-Oreretako Beraun auzotik abiatuko da 9:30ean, Monroy plazatik zehazki( San Markos kaleko biribilgunea). Bertatik Txoritokietara joango dira: “Monumentu megalitiko batzuk bisitatuko ditugu bertan eta eremuaren balioen eta aurreikusten diren proiektuen berri emango dugu”. San Markoseko zabortegi zaharretik pasatzerakoan egungo egoera azalduko dute eta bertara zaborrak eramateak inguruan izango lituzkeen eraginetaz mintzatuko dira. San Markos gotorlekuan amaituko dute mendi buelta. Naturagune babestu horrek dituen ondare kultural eta naturalaren balioak, egun dauden proiektuak eta mehatxuak azaltzen joango dira, “agerian utziko dugu hiru udalen eta Gipuzkoako Foru aldundiaren paralisia Lau Hazieta parkea behar bezala kudeatzeko eta herritarren parte hartzea bultzatzeko”. Paseatzeko paraje ederra Atseden hartzeko nahiz paseatzeko paraje eder horien historia aberatsa dela esan du Eguzkik, “aztarna dezente utzi ditu denboran zehar: ondo kontserbatutako zenbait monumentu prehistoriko daude, garai bateko artzainen bizimodua gogorarazten dutenak, eta ondare arkitektonikoa eta kulturala diren XIX. mendeko gotorlekuak”. Gizartearen eragina handia izan dela eremu horietan ere ekarri du gogora talde ekologistak, “utzitako hainbat harrobi, abiadura handiko trenaren (AHT) mehatxua, telefonia antenen areagotzea, eta denbora gehien martxan egon den Gipuzkoako zabortegirik handiena. Gipuzkoa erdiaren bereizi gabeko hondakinak utzi dituzte bertan hamarkadetan”. Herritar oro gonbidatu du Eguzkik mendi martxarekin bat egitera, inguruko paraje ederrak ezagutu eta horien gaineko mehatxuen berri jasotzera. Ibilbideak bi ordu eta erdiko iraupena izango du, 200 metroko desnibela du eta adon guztietarako egokia delaesan dute antolatzaileek. Irteera puntura heltzeko garraiobide egokienak ere aipatu ditu: “Topoko Galtzarabordako geltoki edo Donostiako Gipuzkoa Plazatik 08:50ean irteeten den E5  busa”. Zalantzak argitzeko telefono zenbakia ere jarri dute interesdunen eskura, 622 80 86 49.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.