Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

EuskoTren Liga: lehenengo biak arrosak dira

EuskoTren Liga arrosa kolorearekin hasi da. San Juanek irabazi ditu Orioko eta Donostiako banderak. Hibaika ez dute urrun, baina jada diferentziak markatzen hasi dira sanjuandarrak.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2016/07/11
sanjuan.bandera

Sanjuandarrak, atzo, bandera eskuan Kontxan. Argazkia: Josu Z.

Emozioz beterikoak izan dira emakumeen EuskoTren Ligako lehen bi estropadak. San Juanek etxera eraman ditu larunbateko Orioko bandera eta atzokoa, Donostiako Eusko Label. Baina Hibaika ez du urruti izan, bigarren izan dira errenteriarrak bietan. Laburtuz: San Juanek iazko nagusitasunarekin jarraitzen du liga horretan, Hibaikak sailkapena lortzeaz gain garaipenen borrokan egongo dela garbi adierazi du, eta azkenik, Hondarribiko trainerua, bi estropadetan azkena izan arren, bere lana egiten ari da: esperientzia pilatu, borrokatuz.
hibaika.kontxa

Hibaika, atzo, Kontxan lehian. Argazkia: Josu Z.

Biko liga izango da 2016ko EuskoTren. Goi-Goian San Juan eta Hibaika ibiliko dira, Orio saiatuko da sorpresaren bat ematen, eta Cabok traza du laugarren postua baino gehiagorako ez duela emango. Lau traineru horiek jokatuko dute emakumeen liga nagusia, baina hasieratik, denek ala denek dute markatua euren bidea. Egia da ere lehen bi estropada horiek erlojuaren kontrakoak izan direla, ez dira aurrez aurre egon traineru arrosa eta beltza. Txanda berean ateratzen direnean ikusi beharko gauzak nola diren. Orain zalantza izango da hurrengo sei banderetan zer gertatuko den. Hau da, San Juanek edo Hibaikak irabaziko ote dituzten horiek. Lehen kolpea, latza, arrosek eman dute, 6-7 segundoko aldea atera diete errenteriarrei lehen bi bogaldietan. Baina Hibaikak baditu argumentuak hori iraultzen saiatzeko, eta ziur, saiatuko direla. Baina San Juan handia dute aurrean. Hirugarren urtez, bi taldeen lehia historikoak kapitulu oso interesgarriak biziko ditu ez bakarrik EuskoTrenen, Gipuzkoako Ligan ere.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.