Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Argazkiak eta bideoa] Danimarkara bidean, haize on

Basque Country izenarekin, Albaolak talde propioa izango du aurten lehenbizikoz Atlantic Challenge International lehiaketan; Danimarkan da aurtengo topaketa, datorren astean hasita

oarsoaldea
Pasaia
2016/07/12
Albaola, atlanticchallengeinternacional

Danimarkara doan eskifaia, Ondartxon

Sormena, parekidetasuna, bizikidetza, talde lana, abenturarekiko pasioa, elkartasuna… Horiek eta beste hamaika balore bultzatu asmoz sortu zuten 1986. urtean Atlantic Challenge International Lance Leek eta Bernard Cadoretek. Ordutik bi urtean behin ospatzen da  mundu osoko ontzi tradizionalak batzen dituen estropada. Aurtengo topaketa Danimarkan izango da, Roskilden, garai bateko hiriburuan, hilaren 14tik 24ra bitartean. Euskal Herriko ordezkaritza bat bertan izango da, Pasaiako Albaola elkarteak sustatuta. Lehengo astelehenean aurkeztu zuten aurtengo espedizioa, San Pedroko ontziolan, babesle guztien ordezkariak bertan zirela. Albaolako buru Xabier Agoterekin batera, Pasaiako alkate Izaskun Gomez, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan Den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo, Pasaiako Portuko zuzendari orokor Cesar Salvador, UECCko kudeatzaile Miguel Garcia, eta AUP Hondarribiko Jose Luis Artola egon ziren. Guztien babesa eskertu zuen Agotek, eta babesle guztiek  izan zituzten, era berean, animo hitzak eskifaiarentzat. «Eskerrik asko zuen lanarengatik, eta abentura ondo joan dadila, ziur naizelako gure herriko enbaxadore handiak izango zaretela. Zorte on», opa zien Pasaiako alkate Izaskun Gomezek. Eusko Jaurlaritzako Vallejok Iñigo Urkullu lehendakariaren  izenean eman zizkien eskerrak gazteei. «Gure herriaren enbaxadore zarete, ikurrina daramazue, zorte on denoi, eta beste herrietako ordezkariekin hartu-emanetan egongo zaretenez, jakin dezatela euskaldunak nolakoak garen», esan zien diasporaren arduradunak.
txalapartariak, albaola

Kulturen elkartrukerako ere baliagarria da topaketa; euskaldunek txalaparta eramango dute.

Portuko zuzendari orokorra ere zuzendu zitzaion eskifaia gazteari, beraiena «itzuliko bidaia» izango dela ohartarazteko: «Bikingoek ontzigintzaren teknikak ekarri zituzten hona, eta zuek orain ontzi norvegiar batean zoazte bikingoen lurraldera. Erakutsi dakizuena». Izan ere, estropadarako erabiliko duten ontzia Pasaiako portuan diharduen UECC enpresa norvegiarrak garraiatuko du Suediaraino —porturik gertuena han dute—, eta estropada bukatuta, handik ekarriko du bueltan ontzia enpresa berak, doan. Xabier Agotek ekarpena eskertu zion UECCri. ‘Lafayette’ iolan XVIII. mendeko iola baten erreplikarekin hartuko du parte estropadan Euskal Herriko ordezkaritzak, Albaolan bertan eraikitako ontziarekin lehenbiziko aldiz. Iolari Lafayette izena jarri diote, eta ez kasualitatez. 1777. urtean Lafayetteko markesa  Ameriketako Estatu Batuetako independentziaren gerrara Pasaiako Portutik abiatu zela gogoratu nahi izan dute modu horretara, «keinu bat egin» Pasaiaren izenari lotzen zaion gertakari historikoari. «Ontzia, gainera,  Lafayetteren garaiko iola frantses baten erreplika bat da,  XVIII. mendekoa, eta egokia ikusi dugu ontzi honi bere izena jartzea», azaldu zuen Agotek.
Albaola, eskifaia, babesleak

Erakundeen babesa jaso du espedizioak.

Bide beretik, Artolak frantses iraultzailearen ekarpena goraipatu zuen: «Lafayette izan zen giza eskubideen lehenbiziko adierazpenaren sustatzailea, zuek bere izena daramazue, eta ziur naiz, merezita duzuela». Pasa den ekainaren 11n eta 12an Port Medoc-Pasaia-eta Hondarribia artean egin zen La Victorie belaontzi estropadaren antolatzailea izan da Artola, Lafayettek 1777an urtean Bordeletik Pasaiara itsasoz egin zuen bidea gogoratuz, eta Albaolaren iniziatiba txalotu zuen Ondartxon. Basque Country izenarekin Bretainian egin zen Atlantic Challenge International azkenekoz, eta orduan, Albaolak talde mistoan parte hartu zuen, irlandarrek utzitako ontziarekin, eta tripulazio misto batean, baita aurretik ere, Kanadan izan zirenean. Talde propioarekin lehiatuko diren lehen aldia da aurtengoa, eta Agotek esan zuenez, «kostata» lortu badute ere, Basque Country izenarekin lehiatu ahal izango dira. Guztira, hamabost herrialdek parte hartuko dute.
XVIII. mendeko iola baten erreplikarekin parte hartuko du Albaolak estropadan Ontzia Albaolan bertan eraikitakoa da eta ‘Lafayette’ izena jarri diote
«Gure txalupan dauden marinelen hizkuntza euskara da, Albaolaren asmoa euskara itsasora eramatea delako» esan zuen Agotek, Lafayette ontzian aginduak euskaraz emango direla nabarmenduz. Eta bide batez, aginduak emateko ardura, Aitor Edroso gazte pasaitarrak izango duela iragarri zuen Agotek, «2010. urtean ezagutu genuen Aitor Atlantic Challenge proiektuari esker». 18 urte zituen orduan Edrosok, eta esperientzia hark beregan aztarna utzi zuela zalantzarik ez da. Ordutik Albaolan egiten du lan gazte sanpedrotarrak, arotz. Danimarkan bera izango da kapitaina. Lehia baino askoz gehiago Guztira hamahiru proba gainditu beharko dituzte Danimarkan Albaolako gazteek, tartean, bela bidezko nabigazioa, arrauna, edota korapilo lehiaketa. Proba guztietan nabigazio teknikak menderatzea ezinbestekoa da, eta horretarako gogor entrenatu dira azken hilabetetan Albaolako kideak. Dena, hala ere, ez da lehia. Gazteak baloreetan hezi nahi dituztenez, itsasotik kanpo ere izaten da lanerako tartea. Eurentzako propio egokitutako azpiegituratan biltzen dituzte partaide guztiak, askotariko jatorrikoak, eta  elkarbizitzen irakasten diete, otorduak eta garbiketa kontuak, esaterako, denon artean eginez. Esperientziak baloreen hezkuntzaren ikuspuntutik duen balioaren erakusgarri, orain dela bi urteko esperientzia ekarri zuen gogora Agotek: «Gerra bete-betean zela ukrainarrak eta errusiarrak elkarrekin nabigatu zuten Atlantic Challengean. Oso esperientzia interesantea da». Baina horrez gain, ezin ahaztu sorreraz geroztik Albaolaren helburu nagusi izan dena: «Itsas ondarea zabaltzea da gure helburua, eta Atlantic Challengek eskaintzen diguna oso euskarri egokia da guretzat, besteengandik ikasteko aukera dugulako, baina beste nazio horiek ere gauza asko izango dituztelako euskaldunengandik ikasteko».  

Martxel Leoz Wilce (Eskifaiako kidea): «Gure barkuarekin parte hartuko dugun lehen aldia da»

Manex Leoz, albaola

Manex Leoz, eskifaiako kidea

  Lehen aldiz parte hartuko duzu halako esperientzia batean. Zer espero duzu? Nik oso txikitatik ezagutzen dut Albaola, aitaren bitartez, eta aspalditik egin izan ditut hemen boluntario lanak. Duela hiru urte, Bretainiara joateko aukera eman zidaten, eta dena prestatzen eta entrenatzen aritu eta gero, lesio baten erruz, ezin izan nuen joan. Morbihanen egin zen hartan penaz geratu nintzen. Luze joan zen lesiotik errekuperatzea, baina orain jada ontzia bukatu dugu, entrenatu dugu eta parte hartzeko prest nago. Gazte proiektu bat denez, Xabierrek [Agote] laguntzeko eskatu zidan, eta zertan sartzen ari nintzen oso ondo jakin gabe baietz esan nion. Egitasmoaren ardura izan dut, bere gidaritzapean. Orain, kasik, abenturaz gozatzeko unea iritsi da, baina aurretik lan mardula egin behar izan duzue, ziur. Lehengo urteko irailean hasi ginen lehen bilerak egiten, eta orain arte, topera. Beti bezala, gauzak gerturatu ahala pilatzen joaten dira eta azkenean dena  pixka bat arrapaladan izan da. Gure barkuarekin parte hartzen dugun lehen aldia da, eta etorkizun batean egin beharko ez diren gauza asko antolatu behar izan ditugu aurten, esaterako, ontzi-atoia erosi. Albaolan eraikitako Lafayette ontziarekin parte hatuko duzue oraingoan, estropadarako propio eraikitako ontziarekin. Aurreko estropadarako hasia genuen ontzia baina ez zigun bukatzeko denborarik ematen. Beste talde batek utzi zigun orduko hartan ontzia eta talde mistoan parte hartu genuen. Eskifaia osatzea zaila izan da? Hasieran eskolekin elkarlanean osatzeko asmoa genuen, baina arazo bat izan dugu, aurten Danimarkara joan behar zenez, eta izan diren eraso terroristen ondorioz, erabaki delako ahal dela 18 urtetik gorakoekin osatzea eskifaia. Zailtasun handiena horixe izan da, eskola guztiak kanpoan geratu direlako. Baina azkenean ahoz aho ibili gara, eta talde nahiko polita osatzea lortu dugu. Emakume eta gizon kopuru berbera eraman nahi genuen eta ez dugu lortu, baina hamahiru gara guztira, eta bost neska datoz.
«Teknika ezberdina da… arraunketa kontra egiten da, aurrera botata»
Dena ez da lehia, baina entrenatzen ere aritu zarete. Astean bi aldiz atera gara entrenatzera, eta astebururen batean ere aritu gara. Nabigaziorako oinarrizkoenak ikasi behar genituen lehenbizi, ez hainbeste probetan zentratuta. Arraunketarako teknika, belak, zein teknika dauden eta zein aukerak ematen dizkigun… Izan ere, honek zer ikusi gutxi izango du gehienek ezagutzen dugun arraunarekin,  ezta? Bai, oso teknika berezia da. Taldean badira urte askoan arraunean ibilitakoak, eta guztiz ahaztu behar izan dute aurretik ikasitakoa. Barku honen arraunak oso ezberdinak dira, eta teknika bera ezberdina da. Kontrako tostatik egiten da arraun, palanka handiagoarekin. Arraunean normalean atzera botatzen dira arraunlariak, eta kasu honetan, atzera ezin dugu bota ez digulako uzten barkuak. Arraunketa kontra egiten da, aurrera botata, eta aurretik tira eginez. Askotan, jendeak entrenatzen ikusten gaitu, eta gaizki ari garela pentsatzen du. Datorren ostegunean hasiko da topaketa. Zuek noiz zoazte? Barkua bihar bertan [lehengo asteartean] UECCtik, eta gu 14an abiatuko gara, hamar egunetara buelta egiteko. Pertsonalki zer espero duzu esperientzia honetatik? Zintzoki, arazorik ez egotea, ni aritu naizenez dena antolatzen, guztia chapeau joatea. Horrez gain, esperientzia on bat izatea, eta azken finean, txapelketa bat denez, emaitza on bat lortzea. Partaideak
  • Belgika
  • Kanada
  • Danimarka
  • Frantzia
  • Britainia Handia
  • Indonesia
  • Irlanda
  • Italia
  • Lituania
  • Ipar Irlanda
  • Quebec
  • Errusia
  • Ameriketako Estatu Batuak
  • Euskal Herria
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
Danimarkara bidean
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.