Bi emanaldiak arrakastatsuak izan direla esan dute Zaria Koru Eskolako arduradunek.

Zariagaz abesbatza Alemanian izan berri da.
Zariagaz abesbatzako 40 abeslari gazte Alemanian izan berri dira. Bi emanaldi eskaini dituzte Schorndorfeko Stadtkirchen eta Plüderhauseneko Theather Hinter dem Scheunentornen. Bi emanaldiak arrakastatsuak izan direla esan dute Zaria Koru Eskolako arduradunek: “Eskola indarberritu du aurretik dituen hainbat proiekturi gogo handiagoarekin ekiteko”.