Bullyng Stop. Hori da Eureka Gazte taldeak eskolako jazarpenaren aurka egiteko antolatu duen flasmob-a.

Eskolako jazarpenaren gainean kontzientziatu nahi dute jendartea.
Bullyng Stop. Hori da Eureka Gazte taldeak eskolako jazarpenaren aurka egiteko antolatu duen
flasmob-a. Madalenetan zehar, bi egunetan egingo dute koreografia Errenteria-Oreretako beste hainbeste puntutan. Lehena hilaren 22an ostiralarekin izango da Koldo Mitxelena plazan 19:00etan, eta bigarrena hurrengo egunean Iztietako Diputazio plazan eta 18:00etan.
Flasmob-aren bidez jendarteak gaiaren gaineko kontzientzia hartzea nahi dutela esan dute Eurekako kideek, “hezkuntza arduradunei zein politikoei ere helarazi nahi diegu mezua, arazo larri honi aurre egiteko prebentzio eta babes protokoloak sortu ditzaten”.
Koreografia Oliver Nestarrek egin du, eta herritarrak animatu ditu iniziatibarekin bat egitera. Horretarako bi entsegu egingo dituzte larunbatean eta igandean (hilak 16 eta 17). Larunbateko 10:00etan egingo dute eta igandekoa, 17:00etan. Entseguak berriz, Niessen egingo dituzte, Koldo Mitxelena ikastetxearen ondoan.