Danborrada tradizionalak alaitu zuen atzo karmenen hasiera.
Hasi dira Trintxerpeko karmenak. Lepo izan zen atzo arratsaldean Euskadi Etorbidea, festak hasteko zain, herritarrak ferietatik lehen itzuliak eman bitartean.
20:00etan jaurti zuten txupina, eta ordurako danborrada tradizionala prest zegoen Azoka parean. Danbor hotsek iragarri zuten igandera arte iraungo duten jaien hasiera.
Bihar ospatuko dute Trintxerpen Karmengo Amaren eguna, festetako egun handia, baina gaur ere, eskaintza oparoa da festaz gozatu nahi duten guztientzat. 20:00etan, danborrada irtengo da, festetako bigarrena, familiena, eta gauean, berriz, dantza eta musika aukera zabala egongo da. Gudarien Enparantzan, Urtz, Pangea eta Ze Esatek taldeen kontzertua 23:30etik aurrera, eta Serafin Esnaola plazan, Ritmo del desván taldearen kontzertua. Azkuenen, azkenik, Drbmusik DJak girotuko du festa.
Egitaraua