Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxerako buelta, beldurrik gabe

Brigada Moreak antolatu ditu Antxoko Topaguneak Antxoko sanferminetan

olatz mitxelena
Pasaia
2016/07/15
brigada moreak Emakume askorentzat kezka iturri izaten da jaietan gauez irten eta etxera buelta nola egingo duten erabakitzea. Tamalez, beldurrez etxeratzen dira asko jaietatik itzultzean, eta gaiari lotutako azken albisteek, gainera, ez dute batere laguntzen. Are gehiago, alarma piztu eta emakumeen askatasuna mugatzen dute. Egoera horri erantzun kolektiboa eman nahian, Brigada Moreak antolatzen ari dira hainbat herritan, hain justu, jendea elkartu eta etxera buelta lagunduta egiteko. Gaueko ordu txikietan etxera bakarrik ez joateko talde laguntza da, azken finean, brigadek eskaintzen dutena. Lasarteko Sorgin Jaietan izan dira Brigada Moreak, baita lehengo asteburuan ere Pasai Antxoko sanferminetan. Pasaian, Topagunea izan da egitasmoaren bultzatzailea. Antxoko sanferminetako ostiralean eta larunbatean irten ziren Brigada Moreak. Bi brigada gau bakoitzeko: lehenengoa, 02:00etan, eta bigarrena, 04:00etan. Herriko zumardian, herriko hainbat eragilek jaietarako atondutako Topagunearen bueltan bildu, eta aldarri moreak eta musikak lagunduta herriari bira ematen zioten, etxera joan nahi zutenei atariraino lagunduz. Antxoko sanferminak bukatu berri, balorazioa egin dute Topaguneko kideek. “Oro har, balorazioa positiboa izan da”, adierazi du Ane Etxeberriak. Harremantxo talde feministako kidea da Etxeberria, eta, taldearen bitartez, Topaguneko partaide. Zehaztu duenez, Pasaian “mezuari garrantzia” eman nahi izan diote: “Etxera joateko orduan beldurra pasatzera ohituta gaude, eta ez genuen beldur hori gehiago elikatu nahi. Horregatik erabaki genuen honi buelta ematea. Hori dela eta, banderola moreak ateratzen genituen; baita soinua egiteko tronpetak, panderoak eta abar ere”. Egitasmoak herrian oso harrera ona izan duela nabarmendu du Etxeberriak, nahiz eta etxera jende gehiegi ez dutela lagundu aitortu: “Batez ere, jende gaztea biltzea nahi genuen, eta, horregatik, haiek etxera joan zitezkeen orduak jartzen saiatu ginen, baina ez genuen lortu jende hori biltzea”. Horregatik, hurrengo urtean 14-16 urte bitarteko gazteekin elkarlanean landuko dute gaia. Edonola ere, iritzi diote “presentzia hutsa” garrantzitsua izan dela, eta jende asko batu zaiela brigadara herriari bira eman bitartean.

Oiartzualdeko lau udalek protokoloa adostu dute

Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzungo udalek sentsibilizazio kanpaina bateratua abiatu dute, “jai parekideen alde eta eraso sexisten, homofoboen, xenofoboen eta transfoboen aurka”. Festetan eraso sexista bat gertatzekotan nola jardun adostu dute, eta elkarrekin landutako protokolo batean jaso. Protokolo horren gaineko informazioa zabaltzen dihardute orain herriz herri, jaien atarian. Tabernetara, txosnetara eta elkarte gastronomikoetara jotzen ari dira bereziki, “festak toki horietan ospatzen direlako”. Protokoloa helarazi diete, eta azaldu nola jardun behar duten eraso bat ikusi, entzun edo jasanez gero. Horretaz gain, kartelak banatu dituzte, Festetan beldurrak gurekin jai leloarekin. Azkenik, emakumeen komunetan jartzeko itsasgarriak ere inprimatu eta banatu dituzte. Laguntzarako telefonoak irakur daitezke itsasgarrietan, baita protokoloaren funtsezko jarraibideak ere. 6.000 itsasgarri inguru banatuko dituzte eskualde osoan. Guztion gozamenerako Oiartzualdeko lau udaletako berdintasun arloek lanerako mahai bateratu bat dute. Berdintasun teknikariek eta gizarte langileek parte hartzen dute aipatu lan mahaian, eta indarkeriaren gaia da gehien jorratzen dutena. Lan marko horretan sortu dute protokoloa, herriko festen atarian. “Jaiak guztion gozamenerako izatea da kanpaina honen helburua”, azaldu dute, “eta horretarako errespetuzko jarrerak aldarrikatzea”. Jaietan, askotan, emakume izateagatik jasan behar izaten diren egoera gogorrei aurre egitea da asmoa. “Enbarazu egin, indarrez hartu, inguratu, eraso egin…”; festetan hain zabalduta dauden jarrerak gelditzea da helburua, horien kontrako jarrerak sustatuz, eta, bide batez, “errespetua eta tratu ona bermatuz”. Helburua lortze bidean asko dago oraindik egiteko, eta, horregatik, protokoloaren bultzatzaileek garrantzitsu iritzi diote indarrak batzeari, “lau udalak batera aritzeak politikoki ere indar handiagoa ematen diolako, eta, azken finean, jaietan jende guztia herri batetik bestera dabilelako”. Protokoloa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.