Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mende erdia gaindituta, herriko historiaz beterik heldu da 'Oarso' aldizkaria

Zazpi euroan salduko dute 'Oarso' aldizkaria, eta gaur arratsaldetik izango dute erosteko aukera interesdunek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/07/15
Jimenez de Aberasturi, Arenzana, Mendoza eta Lakunda aldizkariaren aurkezpenean.

Jimenez de Aberasturi, Arenzana, Mendoza eta Lakunda aldizkariaren aurkezpenean.

Madalenen atarian Oarso aldizkariaren 51. aleak argia ikusi du. Artikuluz josirik, Errenteria-Oreretaren historiaren erreferente dela esan du Julen Mendoza alkateak, azken zenbakia aurkezteko gaur eguerdian egindako agerraldian. Zenbakiak ere jarri dizkio aldizkariari. 75 artikulu ditu, eta horietatik 29 (%41) euskaraz idatziak direla nabarmendu du Mendozak, “elebitasunera heltzeko gutxiago falta zaigu eta pozgarria da euskaraz idatzitako artikuluen kopurua iaztik hona igo izana”. Ez da gauza bera gertatzen genero ikuspegiari erreparatuta, 75 artikulu horietatik soilik 14 dira emakumeek idatzitakoak, %23, hain zuzen ere. “Hurrengo urteetan emakume gehiagoren artikuluak izatea espero dugu”, esan du Mendozak. Garrantzitsua litzateke, alkatearen ustez, “aldizkaria bera gure herriaren historiaren erreferentea bada, emakumeen begirada gabe ez dagoelako ulertzerik”. Oarso aldizkarian bildutako hainbat artikulu nabarmendu ditu, ondoren, Mendozak: “Andra Mari eta Landarbaso abesbatzen gainekoak daude, lehenak 50 urte bete ditu eta bigarrenak 20 urte”. Aurkikuntza arkeologikoek ere izan dute tartea azken zenbakian. Kapitain Etxean aurkitutako Erdi Aroko sutondoari erreferentzia egiten dio batek, eta Landarbasoko haitzuloetan aurkitutako margoei besteak, “bi aurkikuntza horiek izugarri garrantzitsuak dira, ez bakarrik gure udalerriarentzat, baizik eta Gipuzkoa eta Euskal Herriarentzat”. Erramun Astibia, Jose Mari Azkarraga Lurgorri, Antton Obeso, Mercedes Garcia edo herriko asanbladaren 40. urteurrenean haren gainean egindako gogoetak nabarmendu ditu. Mikel Ugaldek  bizikidetzaren foroaren gainean idatzitako artikuluari aipamen berezia egin dio azkenik Mendozak. Juanmi Lakunza erredakzio batzordeko kideak, berriz, Adolfo Leibar, Jose Antonio Loidi edo Ayalderen gainean idatzitako artikuluak nabarmendu ditu, baita Ereintza Dantza Taldeak, Musikastek, Eresbilek, Urdaburuk, Kukaik edo EMTEk egindako kolaborazioak ere. Kromoetan bildutako Errenteria-Oreretako kirolari, edo lantegien gaineko erreportajea bildu du, bestalde, Oarsok: Otaño, Zamora, Bueno, Etxebeste, Sanperio, Elicegi edo Galletas Olibeten kromoak azaltzen dira, besteak beste. 1965eko kintoen gaineko argazki erreportajea ere landu dute. Arratsaldetik aurrera salgai Zazpi euroan salduko dute Oarso aldizkaria, gaur (ostirala) arratsaldetik izango dute erosteko aukera interesdunek. Udaletxeko arkupeetan gaur hasi eta hilaren 25a arte erosi ahal izango da, goiz eta arratsaldez. Horrekin batera herriko beste hainbat puntutan ere aurki daiteke aldizkaria: Beraungo Paco kioskoan; Gabierrotako Zubia kafetegian;  Iztietako Razquin estankoan eta kioskoan, Osina natur dendan, eta Madalena gozotegian; eta erdigunean, Hostoak, Alameda kioskoa, Etxenike loteria, Maitexa estankoa, Mirentxu liburudenda, Xenpelar loteria, Morrongileta kioskoa, Bitxi kolore eta Foru plazako kioskoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.